Screaming Queens: The Riot at Compton’s Cafeteria

Dokumentala

Screaming Queens: The Riot at Compton’s Cafeteria 2005. urteko film dokumental estatubatuarra da Susan Strykerrek eta Victor Silvermanek zuzendua.

Screaming Queens: The Riot at Compton’s Cafeteria
Jatorria
Argitaratze-data2005
Banatze bideaeskatu ahalako bideo
Ezaugarriak
Genero artistikoaLGBTeei buruzko filma
Zuzendaritza eta gidoia
Zuzendaria(k)Susan Stryker
Argumentu nagusiaCompton's kafetegiko istiluak

IMDB: tt0464189 Rottentomatoes: m/screaming_queens_the_riot_at_comptons_cafeteria Edit the value on Wikidata

Argumentua

aldatu
Sakontzeko, irakurri: «Compton's kafetegiko istiluak»

Filmak dokumentatzen du 1966ko udako San Frantziskoko gertaera bat, queer erresistentzia eta protestaren kasu bat, Compton’s Cafeteriako matxinada, Stonewalleko gertakari entzutetsuagoak baino hiru urte lehenago gertatua,

Compton's zen nagusiki prostituzioan aritzen ziren emakume transgeneroek erabiltzen zutena. Haietako bat atxilotzera joan zen poliziari aurre egin zion emakume haietako batek, aurpegira kafe beroa jaurtita, eta istiluak hasi ziren, zeinean inguruko komunitatea inplikatu zen, poliziaren eta diskriminazioaren kontra protestan.[1]

Ekoizpena

aldatu

Dokumentalean lekukotasuna ematen dutenen artean daude: Susan Stryker, Aleshia Brevard, Tamara Ching, Felicia Elizondo, Amanda St. Jaymes, Suzan Cooke eta Ed Hansen.[2]

2006ko Northern California Emmy Awards sarietan historia/kultura alorreko ikus-entzunezko onenaren saria jaso zuen filmak.[3]

Erreferentziak

aldatu
  1. (Ingelesez) «The Screaming Queens: The Riot at Compton's Cafeteria» Tenderloin Museum 2017-08-16 (Noiz kontsultatua: 2024-05-20).
  2. (Ingelesez) «Screaming Queens: The Riot at Compton's Cafeteria (2005)» MRQE (Noiz kontsultatua: 2024-05-20).
  3. (Ingelesez) «Screaming Queens: The Riot at Compton's Cafeteria | ITVS» itvs.org (Noiz kontsultatua: 2024-05-20).

Kanpo estekak

aldatu