Scream
Scream ( euskaraz Garrasia) 1996ko Wes Craven estatubatuar zinema zuzendariaren beldurrezko filma da. Neve Campbell, David Arquette, Courteney Cox, Skeet Ulrich, Matthew Lillard, Rose McGowan eta Drew Barrymore aktoreek antzeztu zuten.
Bere jarraipenak hiru dira: Scream 2, Scream 3 eta Scream 4.
Argumentua
aldatuCasey Becker ikaslea (Drew Barrymore) bere mutil-lagunari itxaroten ari da. Bat-batean etxeko telefonoak jotzen du eta ahots misteriotsu batek joko bat proposatzen dio. Galtzen badu jokoa bere mutil-lagunaren bizitza eta berea galduko ditu. Lehenengo galdera huts egin ondoren argiak itzaltzen dira eta piztean bere mutil-laguna hilda agertzen da. Hiltzaileak beste galdera bat egiten dio baina erantzun baino lehen leihoa apurtzen da eta hiltzailea hasten da neskari jarraitzen. Borrokatu ondoren hiltzailea neska hiltzen du eta zuhaitz batean zintzilikatzen du. Geroago bere gurasoak agertzen dira eta neska zintzilikatuta ikusten dute. Neskaren amaren garrasiarekin amaitzen da eszena. Hurrengo egunean Sidney Prescott (Neve Campbell) gertatutakoaz jabetzen da. Hortik aurrera beste hainbat hilketak egongo dira Woodsboro herrialdean.
Aktoreak
aldatu- Neve Campbell: Sidney Prescott
- David Arquette: Dewey Riley
- Courteney Cox: Gale Weathers
- Skeet Ulrich: Billy Loomis
- Matthew Lillard: Stu Macher
- Rose McGowan: Tatum Riley
- Drew Barrymore: Casey Becker
- Jamie Kennedy: Randy Meeks
- Liev Schreiber: Cotton Weary
- Henry Winkler: Institutuaren zuzendaria
- Lawrence Hecht: Sidneyren aita
- Roger L. Jackson: ´Ghostfaceren ahotsa