Schweinfurt

Schweinfurt Alemaniako Bavaria estatuaren ipar-mendebaldean kokaturik dagoen hiria da, Main ibaiaren eskuineko ertzean. 2010an 53.415 biztanle zituen.

Schweinfurt
Hiri independentea
Schweinfurt-017.jpg
DEU Schweinfurt COA.svg
Administrazioa
Estatu burujabe Alemania
Alemaniako estatua Bavaria
Gobernu-eskualdeFrankonia Beherea
Alkatea Sebastian Remelé (en) Itzuli
Posta kodea 97421, 97424, 97423 eta 97422
Udalerri kodea 09662000
Geografia
Koordenatuak 50° 03′ N, 10° 14′ E / 50.05°N,10.23°E / 50.05; 10.23Koordenatuak: 50° 03′ N, 10° 14′ E / 50.05°N,10.23°E / 50.05; 10.23
Bavaria SW (town).svg
Azalera 35.71 km²
Altuera 226 m
Mugakideak Schweinfurt
Demografia
Biztanleria 54.032 (2019ko irailaren 30a, 2019ko urriaren 31)
Green Arrow Up.svg595 (2019ko irailaren 30a, 2019ko urriaren 31)/(2017ko abenduaren 31)
Dentsitatea 1.513,08 bizt/km²
Informazio gehigarria
Sorrera 1254 (egutegi gregorianoa)
Telefono aurrizkia 09721
Ordu eremua UTC+01:00 eta UTC+02:00
Hiri senidetuak Châteaudun, Iparraldeko Lanarkshire eta Seinäjoki
Matrikula SW
schweinfurt.de

HistoriaAldatu

Hiriaren lehenengo aipamena 790koa bada ere, jakina da 740an bazela Villa Suinfurde izeneko herrixka bat. Hasieran Schweinfurteko mangraverriaren hiriburua bazen ere Henrike II.a Germaniako Erromatar Inperio Santukoak eskuratu zuen 1003an. Hiria handituz joan zen eta XIII. mendean harresiak, ateak eta dorreak jaso zituen, baina hala ere 1250an Würzburgeko apezpikuarekin izandako liskarrean hiria erabat suntsitua izan zen.

1282ko dokumentu batean Schweinfurt hiri aske bihurtu zela esaten da eta hurrengo mendean garapen handia izan zuen Main ibaiko garraioaren gaineko kontrola zela eta. 1513an eta 1514ean agintarien kontrako bi matxinada izan ziren Schweinfurten eta azkenik konstituzioa sortzea lortu zen. 1542an luteranismoa hartu zuen eta mangraviarren arteko gerran bigarren aldiz suntsitu zen hiria.

Hogeita Hamar Urteko Gerran Gustavo Adolfo Suediakoak Schweinfurt okupatu eta gaur egun oraindik zutik dirauten harresiak eraiki zituen hiria babesteko. Napoleondar Gerretan ere asko sufritu ondoren Bavariaren esku gelditu zen 1802an.

 
Schweinfurteko udaletxea

Bigarren Mundu Gerran Alemania Naziaren errodamenduaren gehiengoa bertan ekoizten zenez, Schweinfurteko lantegiak oso bonbardatuak izan ziren. Guztira 22 bonbardaketa izan ziren eta hauetan 2.285 hegazkinek hartu zuten parte. Estatubatuarrek hartu zuten hiria 1945ean, baina asko kostata izan zen, etxez-etxeko borroka bidez eskuratu baitzuten. Honetaz gain bonbardaketetan 60 hegazkin galdu zituzten. Gaur egun oraindik estatubatuarren base bat dago hirian.

Ondasun nabarmenakAldatu

  • Udaletxea: 1570 eta 1572 artean eraikitako eraikin gotikoa da.
  • Georg Schäfer Museoa (Museum Georg Schäfer): XIX. mendeko alemaniar margolarien koadroak ditu.

DemografiaAldatu

Urtea Biztanleak
1939 49.302
1950 46.128
1961 56.923
1970 58.446
1987 51.962
2002 54.670
2004 54.467
2006 53.970
2010 53.433[1]

Herritar ezagunakAldatu

Herri eta hiri senidetuakAldatu

ErreferentziakAldatu

Kanpo estekakAldatu