Schorndorf Alemaniako Baden-Württemberg Estatuko hiri bat da. Stuttgart Estatuko hiriburutik 26 km ekialderantz kokatuta dago. Waiblingen eta Fellbachen atzetik Rems-Murr-Kreis eskualdeko hirugarren hiri handiena da.

Schorndorf
Alemaniako hiri-udalerria
Administrazioa
Estatu burujabe Alemania
Alemaniako estatua Baden-Württemberg
Baden-Württembergeko gobernu-eskualdeStuttgart
Baden-Württembergeko baserri-barrutiRems-Murr
AlkateaMatthias Klopfer (en) Itzuli
Posta kodea73614
Udalerri kodea08119067
Geografia
Koordenatuak48°48′00″N 9°32′00″E / 48.8°N 9.5333°E / 48.8; 9.5333
Map
Azalera56.84 km²
Altuera256 m
Demografia
Biztanleria40.204 (2022ko abenduaren 31)
562 (2021)
alt_left 20.401 (%50,7) (%49,3) 19.803 alt_right
Dentsitatea707,32 bizt/km²
Informazio gehigarria
Telefono aurrizkia07181
Ordu eremuaUTC+01:00 eta UTC+02:00
Hiri senidetuakBury (en) Itzuli, Dueville, Errenteria, Kahla (en) Itzuli, Radenthein, Tulle, Tuscaloosa (Alabama) eta Svitlovodsk (en) Itzuli
schorndorf.de

Hiria Die Daimlerstadt (Daimler hiria, euskaraz) izenez ere ezaguna da, bertan Gottlieb Daimler (1834–1900) ingeniari alemaniar ospetsua jaio zelako.

Geografia aldatu

Kokapen geografikoa aldatu

Hiria Rems ibaiaren haranaren zabalgunean kokaurik dago. Hirian iparraldetik datozen Schornbach eta Wieslauf ibai txikiagoak Rems ibaiarekin elkartzen dira. Rems ibaia ekialdetik mendebaldera zeharkatzen du hiria. Hiriaren alde zaharra ibaiaren hegoaldean kokaturik dago.

Udalerri mugakideak aldatu

Hurrengo udalerriek Schorndorf-ekin muga daukate:

Winterbach, Remshalden, Berglen, Rudersberg, Welzheim, Urbach, Plüderhausen, Adelberg, Wangen, Uhingen eta Lichtenwald.

Demografia aldatu

Gaur egun, hiriak 40.000 biztanle inguru ditu. Biztanleriaren bilakaera hainbat hiri europarren antzekoa izan da, batez ere XX. mendean biztanleriak gora egin baitzuen.

Auzoak aldatu

Hiritarren gehiengoa Kernstadt (hiri erdialdea, euskaraz) barrutian bizi da. Badaude udalerrian bertan beste auzo eta herri txiki batzuk:

Barrutia Biztanleak
Kernstadt 24.716
Buhlbronn 777
Haubersbronn 3.299
Miedelsbach 2.077
Oberberken mit Unterberken 1.554
Schlichten 853
Schornbach mit Mannshaupten 1.825
Weiler 4.151

Lurzoru-banaketa aldatu

Hauxe da udalerriaren lurzoruaren banaketa[1], erabilerari dagokionez.

Demografia aldatu

Grafiko hau ezin da une honetan ikusi, software arazo bat dela eta. Lanean ari gara ahalik eta lasterren grafikoak berriro erakutsi ahal izateko.

Ikus jatorrizko Wikidatako eskaera eta iturriak.


Kanpo estekak aldatu

  1. «Fläche seit 1996 nach tatsächlicher Nutzung - Statistisches Landesamt Baden-Württemberg» www.statistik-bw.de (Noiz kontsultatua: 2020-07-15).