Schnepfenthaleko Salzmann Ikastetxea

Schnepfenthaleko Salzmann Ikastetxea bigarren hezkuntzako zentro publiko alemaniarra da, hizkuntzetako batxilergoan espezializatua. Schnepfenthalen dago, Turingiako Waltershausen udalerriko auzo batean, eta filantropismoan oinarritutako lehen ikastetxe historikoetako bat izan zen.[1]

Schnepfenthaleko Salzmann Ikastetxea
Salzmannschule in Waltershausen- Schnepfenthal Thuringen.jpg
Kokapena
Estatu burujabe Alemania
Alemaniako estatua Turingia
Rural district of ThuringiaGotha barrutia
Urban municipality of GermanyWaltershausen
Koordenatuak50°53′0″N 10°34′26″E
Historia eta erabilera
Irekiera1784
Kontaktua
HelbideaKlostermühlenweg 2–8
Webgune ofiziala

HistoriaAldatu

Ikastetxea 1784an sortu zen, "Philanthropin Schnepfenthal" izenarekin, Christian Gotthilf Salzmann-en ekimenez, Philanthropinum Dessau ikastetxearen ereduari jarraituz filantropismoaren printzipioetan oinarriturik. Ikasleak Alemaniako leku guztietatik etortzen ziren. Ohiko ikasgaiez gain, gorputz hezkuntza eta lan praktikoa ere ematen ziren; orduko zenbait kirol ekipamendu oraindik zutik diraute, eta urtero erabiliak dira gimnasia erakustaldi tradizionaletan.

Ikasle eta irakasle ospetsuakAldatu

Ikasle izandako pertsona ospetsuen artean Johann Matthäus Bechstein, Carl Ritter, Carl André eta Franz von Schober daude. Irakasleen artean, berriz, ezagunena ziurrenik Johann Christoph Friedrich GutsMuths da, kirolaren eta geografia ikasgaien garapen zientifikoan ekarpen nabarmena egin zuena. Sortzaile eta irakasle asko bertako basoko hilerrian ehortzirik daude.

Gimnasia eremu historikoaAldatu

 
Gimnasia eremu historikoa.

Schnepfenthaler kirol zelaiaren ondoan, basoan, Salzmannek sortutako eta GutsMuths-ek garatutako gimnasia eremu historikoa dago. Bertan eskolako gimnasia taldeak entrenatzen du, eta erakustaldietan jantzi historikoa berreskuratuz (praka zuriak, elastiko gorria).

BilakaeraAldatu

Gerra Hotzaren garaian bigarren hezkuntzako ikastetxe berezia izan zen, Alemaniako Errepublika Demokratikoaren barruan. Atzerriko hizkuntzetan sakontzen zuen (ingelesa, frantsesa, errusiera, italiera) eta barnetegi bat zuen. Berlingo Harresia eraitsi ostean, eta 2001. urteaz geroztik ("Hizkuntzen Europako Eguna" ren urteurrena) ikastetxea hizkuntzen batxilergo barnetegi berezia da.

Freundeskreis Salzmannschule izeneko elkarteak eskolako tradizioak jagoten ditu. 2015eko otsailean ikasleen laguntza-elkartea sortu zen.

ErreferentziakAldatu

Kanpo estekakAldatu