Scarlet Street Fritz Lang zuzendariak 1945ean eginiko filma da, Georges de La Fouchardière idazlearen La Chienne lanean oinarritua; 1931n Jean Renoirrek ere lan berbera egokitu zuen zinemarako. Antzezle nagusiak (Edward G. Robinson, Joan Bennett, eta Dan Duryea) aurreko urtean Langek zuzendutako The Woman in the Window (1944) filmean ere aritu ziren elkar batera.

Scarlet Street
Jatorria
Argitaratze-data1945
IzenburuaScarlet Street
Jatorrizko hizkuntzaingelesa
Jatorrizko herrialdeaAmeriketako Estatu Batuak
Banatze bideaeskatu ahalako bideo
Ezaugarriak
Genero artistikoakrimenezko filma, film dramatikoa eta Zinema beltza
Iraupena103 minutu
Koloreazuri-beltzekoa
Egile-eskubideakjabetza publiko
Deskribapena
OinarrituaLa Chienne (en) Itzuli
Zuzendaritza eta gidoia
Zuzendaria(k)Fritz Lang
Gidoigilea(k)Dudley Nichols
Georges de La Fouchardière (en) Itzuli

[[Kategoria:Georges de La Fouchardière (en) Itzuli idatzitako filmak]]
Antzezlea(k)
Ekoizpena
EkoizleaFritz Lang
Walter Wanger (en) Itzuli

[[Kategoria:Walter Wanger (en) Itzuli ekoitzitako filmak]]
EdizioaArthur Hilton (en) Itzuli
Ekoizpen-diseinatzaileaAlexander Golitzen
Bestelako lanak
MusikagileaHans J. Salter (en) Itzuli
Argazki-zuzendariaMilton R. Krasner
Jantzi-diseinatzaileaTravis Banton (en) Itzuli
Fikzioa
Kontakizunaren tokiaNew York

IMDB: tt0038057 Filmaffinity: 755307 Allocine: 53022 Rottentomatoes: m/scarlet_street Allmovie: v43096 TCM: 89210 TV.com: movies/scarlet-street Netlix: 70002643Edit the value on Wikidata
BideoaYouTube

Argumentua aldatu

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Chistopher Cross diru-zaindaria da enpresa batean, eta ez da zoriontsu bere emaztearekin. Pintura du aisialdirako zaletasun. Halako egun batean Kitty ezagutzen du eta neskato gazteaz itsu maitemintzen da. Lantokian dirua lapurtu eta amorantearentzako apartamentua hartzen du errentan. Kitty ez da zintzoa baina: Johnny gaizkilearen neska-laguna izaten jarraitzen du eta Christopherrekiko hartu-emanaren helburua honen margoekin aberastea besterik ez da. Eta aberastu egingo dira, margolari apalaren lanek harrera ona izango baitute artearen munduan. Jendearen aurrean Kitty azalduko da egiletzat. Behin Chistopher iruzurraz ohartzen denean neska akatuko du eta Johnny egingo dute hilketaren errudun. Chistopher arlote bilakatuko da eta haren margoek gero eta balio handiagoa izango dute.

Scarlet Street

Aktoreak aldatu

Aktorea Pertsonaia
 
Edward G. Robinson
Chistopher Cross
 
Joan Bennett
Kitty "Lazy Legs"
 
Dan Duryea
Johnny
 
Margaret Lindsay
Millie

Kanpo estekak aldatu