Scarecrow (1973ko filma)

Scarecrow (euskaraz Txorimalo), 1973ko Jerry Schatzberg estatubatuar zinema zuzendariak zuzendutako drama film bat da. Gene Hackman, Al Pacino, Eileen Brennan eta Richard Lynch aktoreek antzeztu zuten.

Scarecrow (1973ko filma)
Jatorria
Argitaratze-data1973
IzenburuaScarecrow
Jatorrizko hizkuntzaingelesa
Jatorrizko herrialdeaAmeriketako Estatu Batuak
Banatze bideaeskatu ahalako bideo
Ezaugarriak
Genero artistikoafilm dramatikoa
Iraupena112 minutu
Koloreakoloretakoa
Grabazio lekua(k)Kalifornia
Zuzendaritza eta gidoia
Zuzendaria(k)Jerry Schatzberg
Gidoigilea(k)Garry Michael White (en) Itzuli
[[Kategoria:Garry Michael White (en) Itzuli idatzitako filmak]]
Antzezlea(k)
Ekoizpena
Konpainia ekoizleaWarner Bros.
EdizioaEvan A. Lottman (en) Itzuli
Bestelako lanak
MusikagileaFred Myrow (en) Itzuli
Argazki-zuzendariaVilmos Zsigmond
Fikzioa
Kontakizunaren tokiaPennsylvania
Historia
Jasotako sariak

IMDB: tt0070643 Filmaffinity: 407464 Allocine: 995 Rottentomatoes: m/1018318-scarecrow Allmovie: v43071 TCM: 23027 Metacritic: movie/scarecrow TV.com: movies/scarecrow Edit the value on Wikidata

1973ko Cannesko Zinemaldian Urrezko Palma irabazi zuen.

Argumentua aldatu

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Max Millan (Gene Hackman) espetxetik atera berri den preso ohi adindu, liskarzale eta alproja berriz ere aske da. Errepidean, autostop egiten ari dela, Lionel Delbuchi (Al Pacino) noraezean dabilen eta bera baina gazteagoa den etxegabe xalo eta onbera ezagutuko du. Maxek Francisi Pittsburgh hirian martxan jarri nahi duen auto garbiketa negozioan bere sozio izateko eskeintza egingo dio, lanbide honekin ordurarteko bere mota guztietako espetxeetako egonaldiei amaiera eman nahi baidie. Lionelek eskeintza onartu eta une horretatik aurrera bi gizasemeek autostop eginez eta karga-trenetan bidaiatuz gora behera ugari biziko dituzte.

Diruz eskas dabiltzanez, Maxek Denver hirian bizi den Coley (Dorothy Tristan) arreba bisitatzea erabakiko du. Arrebaren etxean haren lagun lotsagabe eta erakargarria den Frenchy (Ann Wedgeworth) ezagutu eta oheratu egingo dira.

Max sortutako errepide borroka baten ondorioz, bera eta Lionel kartzelaratuak izango dira. Aske gelditzean, Lionelek Detroit hirian bizi den Annie (Penelope Allen) neskalagun ohiarekin kontaktatzen saiatuko da, hura iraganean haurdun lagata eta aita izatearen ardurak izuturik abandonatu baitzuen, ez izen ez sexurik ezagutzen ez duen bere haurra ezagutzeko ilusioaz.

Azkenean Lionelek Annieri telefonoz deitu eta Annie beste gizon batekin ezkondu eta bost urteko seme bat dutela jakingo du. Logikoki, Annie oraindik ere Lionelekin guztiz haserre dago bera eta bien haurtxoa abandonatu zituelako, eta Lionel katolikoa dela jakinik, bien haurra erdibitu aurretik abortatu egin zuela eta zitalki honakoa aipatuko dio: "Jaio ere ez zen egin. Ez zen inoiz bataiatua izan. Badakizu horrek zer esan nahi duen: bere arima ezin da zerura joan. Hori da zure semearen arimari egin zeniona, sasikumea, linbora bidali zenuen. Arima hori ezingo da inoiz zerura joango". "Albiste" hau entzun eta Anniek telefono deia moztean Lionel guztiz lurjota geldituko da. Halere, deuseren jakitun ez den Maxekin elkartzean Lionelek seme bat izateaz pozik dagoen aita gisa jokatuko du.

Handik gutxira, Lionel hiriko parke batean haur batzuekin jolasten ari dela ondoezik jarri, kolapso bat izan eta egoera katatoniko batean sartuko da. Lionel psikiatriko batean sartuko dute, eta han dela Maxek berau laguntzeko edozer gauza egingo duela ziurtatuko dio, ondoren Pittsburgh hirirako joan-itzuliko tren-txartel bat erosiko du.

Aktoreak aldatu

Kanpo estekak aldatu