Sauvosaari
Sauvosaari | ||
---|---|---|
Udalerria | Kemi, Lappi | |
Barrutia | Lehen barrutia edo Sauvosaari | |
| ||
Koordenatuak | 65°43′0″N 24°33′48″E / 65.71667°N 24.56333°E | |
Azalera | 1,8 km² | |
Biztanleria | 3.454 (2010.12.31) [1] |
Sauvosaari, Kemi udalerri finlandiarrean dagoen auzo garrantzitsuena da; izan ere, hiriko erdigunea da, eta bertan Kemiko elur-gaztelua, harribitxien galeria, udaletxea eta eliza luteranoa daude [2].
Kemiko elur-gaztelua, Lumilinna, munduko elurrezko eraikuntza handiena da. Biztanleak, izotza eta elurra lantzen iaioak direla antzeman daiteke udalerriko eraikuntza harrigarriena baita. Gaztelu honek, 300.000 bezero baino gehiago biltzen ditu urtero eta hiriko eraikuntza bisitatuena da [3]. Urtez urte eraikitzen dute hotela, bakoitzean diseinu ezberdinarekin.
Dorre garaienak 20 metrokoak dira, eta hormak aldiz, 1.000 metroko luzerakoak. Gazteluak, hiru solairu dauzka, non 100 eserlekuko eliza, izotzezko mahaiak dituen jatetxea eta hotel bat aurkitu daitezkeen. Ezkontzak ospatzeko momentuan, apaizak, hala nola Japonia eta Hong Kongo hainbat bikote ezkondu izan ditu. Hotelak eskaintzen dituen paisaia artikoak izugarriak dira, eta nahiz eta kanpoko tenperaturak 0 azpitik egon, gaua beroa pasa daiteke bertan.
Gainera, umeentzako jolaslekuak, antzoki bat eta izotzezko arte erakusketak egin ohi dira, non opera abeslari eta dantzari famatu askok dantzatu duten.
Bestetik, Kemiko eliza, Finlandiako eliza luterano berezienetakoa eta ikusgarrienetakoa da hau eta izokin kolorekoa da. 1902. urtekoa izanik, modernismo handia erakusten du eta hotzaren ondorioz, oso ongi kontserbatuta dago, 2003. urtean egin ziren konpontze lanak oso gutxi iraun baitzuten. Egun hiriaren erakargarri turistiko aipatuena da Kemiko elur-gaztelua ondoren.
PS Kemi Kings taldearen zelaia ere, Saukki, auzo honetan dago.
Erreferentziak
aldatu- ↑ Väestö piirit 2007 18.or. 2010.11.02
- ↑ Kemiko udala
- ↑ Lumilinna datuak
Ikus, gainera
aldatuKanpo estekak
aldatu
|