Saudi Arabiako historia

Saudi Arabiako historiak milaka urte eta kultura askotako biztanleak biltzen ditu. Horien artean daude Al Maqar zibilizazioa, duela 9.000 urtekoa, ordurako zaldiak hezitzen zekiena, eta antzinako Dilmun kultura, Persiako Golkoan zehar zabaldu zena eta sumertar edo egiptoarren zibilizazioekin batera bizi izan zena.[1] Saudi Arabiak merkataritza-harremanak izan zituen antzinako munduko leku askorekin, baina klima bero eta gogorrak zaildu egin zituen kokalekuen ezartzeak denboraldi luzetan, nahiz eta oasien inguruan kokaleku batzuk luze egon ziren.

Masjid Al Haram (Meka), Saudi Arabia.

Saudi Arabia lurralde garrantzitsu bihurtu zen islama sortu zenean 620. urtean. Medina eta Meka hiriak Islameko lekurik sakratuenak bihurtu ziren, eta mundu osoko musulmanentzako bi hiri sakratuenak ere bihurtu ziren. Horri esker, Saudi Arabiako agintariek eta erregeek botere handiagoa lortu zuten.

Arabia islam aurretik aldatu

Duela 63 000 urte inguruan Arabiako penintsulan giza jarduera zegoen.[2][3] Hala ere, Erdi Paleolitoko harrizko tresnek, Saudi Arabiako ipar-mendebaldeko Ti's al Ghadah-n aurkitutako fosilak kontuan hartuz, baliteke duela 300 000 eta 500 000 urte bitartean hominidoek Arabia Berdean zehar emigratu izana.[4]

Arkeologiak finkatu du lehen zibilizazioetako batzuk zeintzuk diren: Dilmun zibilizazioa Arabiako penintsularen ekialdean, Zamūd zibilizazioa Al-Hijazeko iparraldean, Kinda erresuma erdian eta Al-Magar zibilizazioa Arabiako penintsularen hego-mendebaldean.[5]

Islamaren hedapena aldatu

Artikulu nagusia: «Islamaren historia»

Mahoma, Islamaren profeta, Mekan jaio zen 570 inguruan eta 610 urtean hasi zen predikatzen hirian, 622 urtean Medinara migratu zuen arte. Hortik aurrera, berak eta bere kideek Arabiako tribuak batu zituzten Islamaren banderapean, eta gobernu erlijioso arabiar musulman bakarra sortu zuten Arabiako penintsulan.

 
Arabiako tribuak Islama hedatu zenean (mapa zabalgarria)

632 urtean Mahoma hil ondoren, Abu Bakr musulmanen lider bihurtu zen, lehen kalifa. Tribu arabiarren matxinada bat menderatu ondoren (Riddako gerrak edo "Apostasiako gerrak"), Abu Bakr-ek Bizantziar Inperioari eraso egin zion. 634 urtean hil ondoren, Umar izan zen bigarren kalifa. Ondoren etorri ziren Uthman ibn al-Affan eta Ali ibn Abi Talib. Lehen lau kalifa horien periodoari Rasidar kalifaldia deitzen zaio. Kalifaldi horretan eta 661 urteaz geroztiko Omeitar kalifaldian arabiar musulmanak bizkor hedatu ziren Arabiatiko penintsulatik kanpo. Hamarkada gutxi batzuetan, armada musulmanek Bizantziar armada garaitu eta Persiar Inperioa suntsitu zuten, lurralde zabalak konkistatuz, Iberiar penintsulatik Indiaraino. Mundu musulmanaren gune politikoa konkistatu berri ziren lurraldeetara joan zen gero.[6]

Hala ere, Mekak eta Medinak mundu musulmaneko leku garrantzitsuenak izaten jarraitu zuten. Koranak eskatzen duen pelegrinazioa dela-eta, Meka eta Medina izan da VII. mendetikmusulman askoren helmuga.[7]

Historia modernoa aldatu

Aurrekariak aldatu

 
Saudi Arabiako bandera.

Saudi Arabiaren historia modernoa hasi zen Muhammad Ibn Abd Al-Wahhab izeneko erreformatzaile islamiarrarekin eta Muhammad bin Saud gobernadorearekin Diriyahko Emirerria sortu zutenean 1744an Saudi Arabiako erdialdean, Lehen Saudi Estatua izanik. Najdeko Emirerria Bigarren Estatua izan zen 1824-1891, gorabeheratsua izan zena Egiptoko eta Otomandar Inperioko agintarien oposizioari, baita Arabiako familia ahaltsu batzuenari ere, aurre egin behar baitzioten.

Azkenean, hamarkada askoren ondoren, Abdulaziz ibn Saud erregearen eskutik Saudi Arabiaren Batasuna gertatu zen, eta estatu modernoaren sorrera. 1902an, Al-Rashid dinastiako hirian agintea hartu ondoren, eremu berriak bereganatzen jarraitu zuen, 1926an Hiyaz-ko errege bihurtuz eta 1927an Nechd-ekoa. 1927ko maiatzaren 20an, Erresuma Batuko gobernuak onartu egin zuen gobernatzen zituen arloetako errege gisa. Haren erresuma burujabe bihurtu zen orduan, eta haren kontrolpean zeuden eskualde guztiak batuz Saudi Arabiako estatua eratu zen 1932an.

1938ko martxoaren 3an petrolioa aurkitu zuten Saudi Arabian, haren esportazioarekin herrialde aberats bihurtuko zela.

Mugak aldatu

1920ko hamarkadaren hasieratik, Saudi Arabiak mugen inguruko eztabaidak izan zituen inguruko herrialdeekin: Irak, Jordania eta Kuwait. Irakeko eta Kuwaiteko mugetan bi eremu neutro sortu ziren. 1934an finkatuta geratu ziren Yemenekiko mugak.

1965ean, Saudi Arabiak eta Jordaniak lurren truke bat egin zuten. 1971n, Saudi Arabiaren eta Kuwaiten arteko eremu neutrala banatu zen. Halaber, Saudi Arabiak eta Irakek eremu neutrala beren artean banatzea erabaki zuten 1981ean. 1983an zatitu zen.

Politika aldatu

Abdulaziz ibn Saud erregea 1953an hil zen, eta haren seme Saud errege bihurtu zen 11 urtez, 1964an dimititzera behartu zuten arte, Faisal bere anaiordea errege bihurtu zela. Faisalek errege-familiako kide zaharrenen eta erlijio-liderren laguntza lortu zuen, eta lehen ministroa ere izan zen. Erregea eta lehen ministroa izateko tradizio horrek Saudi Arabian jarraitzen du oraindik: Faisalen ondorengo errege guztiek jarraitu dute praktika hori.

Faisalek Saudi Arabiaren garapen ekonomikorako urrats berri batzuk bultzatu zituen. Erregealdian hainbat gertaera politiko garrantzitsu izan ziren, nabarmenak hauek:

  • Saudi Arabiaren eta Egiptoren arteko desberdintasunak Yemen inguruan: Egiptok Yemengo gobernu berriari lagundu zion, eta Saudi Arabiak, berriz, Yemengo errege-familiaren jarraipena babestu zuen.
  • 1967ko ekaineko Sei Eguneko Gerra: Saudi Arabiak ez zuen gerra horretan zuzenean borrokatu, baina gerraren ondoren, laguntza ekonomikoa eman zien Egiptori, Siriari eta Jordaniari.
  • Petrolio-hornidura etetea AEB eta Herbehereei: 1973an, herrialde askok eten egin zuten petrolio-hornidura. AEB eta Herbehereei. Saudi Arabia izan zen horietako bat.

1975ean, Faisal erregea bere ilobetako batek hil zuen. Iloba erruduntzat jo eta hiltzera kondenatu zuten. Faisal erregearen anaiordea, Khalid, errege eta Saudi Arabiako lehen ministro bihurtu zen. Khaliden erregealdian Saudi Arabiaren garrantzia areagotu egin zen eskualde-politikan. Bitartean herrialdearen hazkunde ekonomikoak ere erritmo onean jarraitu zuen.

Fahd erregearen aroa aldatu

Khalid erregea 1982an hil zen. Hil ondoren, Fahd bihurtu zen errege, baita Saudi Arabiako lehen ministro ere, eta bere anaiordea, Abdullah printzea, printze oinordeko bihurtu zen.

Saudi Arabiaren diru-sarrerak gutxitu egin ziren Fahden erregealdian, petrolioaren prezioa jaitsi zelako. Fahd erregearen gobernuak ekonomia-politika berri bat bideratu zuen diru-sarrera txikiagoekin herrialdeak aurrera egiteko.

Fahd erregeak Irak lagundu zuen gerran Iran-Irak gerran zehar, eta bi herrialde horien arteko gerraren amaiera, 1988an gertatu zena, bultzatu zuen. Erregeak ere lagundu zuen Golkoko Lankidetza Kontseilua (GCC) erakunde indartsuago bihurtzen. Persiako Golkoko sei herrialdek osatzen dute GCC, eta herrialde kideen arteko garapena eta lankidetza hobetzea du helburu.

Oraingo egoera aldatu

  • Fahd erregearen heriotza: 2005eko uztailean hil zen. Hil ondoren, Abdullah printzea errege bihurtu zen.
  • Petrolio-gunea: Saudi Arabiak munduko petrolio-erreserba handienak ditu. Gobernua garrantzi handia ematen ari zaio azpiegituren, zientziaren eta teknologiaren garapenari. Ekonomialari eta beste aditu askok uste dute herrialdea Ekialde Hurbileko herrialde aitzindari bihurtzeko prozesuan dagoela.

2017. urteko irailaren amaieran, Mohammed bin Salman erregeak gidatzeko murrizketa kendu zien Saudi Arabiako emakumeei.[8][9]

Erreferentziak aldatu

  1. [Esteka hautsia]
  2. «Early humans settled in Arabia» usatoday.
  3. Saudi Embassy (US) Website (enlace roto disponible en este archivo). Categoría:Wikipedia:Artículos con enlaces externos rotos retrieved 20 January 2011
  4. Roberts, Patrick; Stewart, Mathew; Alagaili, Abdulaziz N.; Breeze, Paul; Candy, Ian; Drake, Nick; Groucutt, Huw S.; Scerri, Eleanor M. L. et al.. (2018-10-29). «Fossil herbivore stable isotopes reveal middle Pleistocene hominin palaeoenvironment in 'Green Arabia'» Nature Ecology & Evolution 2 (12): 1871–1878.  doi:10.1038/s41559-018-0698-9. PMID 30374171..
  5. Philip Khuri Hitti (2002), History of the Arabs, Revised: 10th Edition
  6. Véase: Holt (1977a), p.57, Hourani (2003), p.22, Lapidus (2002), p.32, Madelung (1996), p.43, Tabatabaei (1979), p.30–50
  7. Goldschmidt, Jr., Arthur; Lawrence Davidson (2005). A Concise History of the Middle East (8th ed.), p. 48 ISBN 978-0813342757
  8. ACH, teleSUR -. Las mujeres sauditas podrán conducir, según decreto real. .
  9. Las mujeres de Arabia Saudita por fin podrán conducir. 26 de septiembre de 2017.

Kanpo estekak aldatu