Satyrium w-album Lycaenidae familiako tximeleta bat da.

Satyrium w-album
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaAnimalia
FilumaArthropoda
KlaseaInsecta
OrdenaLepidoptera
FamiliaLycaenidae
LeinuaEumaeini (en) Eumaeini
GeneroaSatyrium
Espeziea Satyrium w-album
(Knoch, 1782)
Datu orokorrak
OstalariaZumar hostozabal eta Zumar

Itxura eta portaera aldatu

Kolore arreko tximeleta txikia da, denbora gehiena zuhaitzen goiko aldean igarotzen duena ezti-ihintza jaten. Portaera horren ondorioz, zaila da hura behatzea, prismatikoekin ez bada.

Tamainaz txikia da, 26-30 mm arteko hegal-zabalera du[1]. Goiko aldetik marroi iluna da eta atzeko hegoen beheko ertzean orban laranja txiki bat du. Arrak feromona ezkatez osaturiko orban zurbil txikia du aurreko hegoetan. Beheko aldetik, berriz, marroi argiagoa du kolorea, eta "w zuri" formako lerro zuri mehea dauka markatuta. Hortik datorkio, hain zuzen, izena tximeleta honi. Atzeko hegoen kanpoko ertza laranja kolorekoa da, baina ez du ezaugarri bera aurreko hegoetan. Antzekoa den Satyrium pruni espeziek bietan du ertz laranja. Aurrekoaz gain, bi buztan labur ditu atzeko hegoetan.

Beti hegoak itxita pausatzen den tximeleten taldekoa da.

Bizi zikloa aldatu

Tximeleta helduak uda aldean ikusten dira hegan eta ondoren arrautzak banan banan jartzen dituzte zumar zuhaitzen adarretan. Denbora pasa ahala arrautza zuriak marroi bihurtzen dira eta zaila izaten da aurkitzea. Arrautza hauetatik beldarrak ateratzen dira hurrengo urteko martxoa aldera eta lore eta hazietaz elikatzen dira. Ondoren pupa sortu eta imagoa ateratzen da. Ez dirudi inurriekin asoziaziorik eratzen dutenik.

Banaketa geografikoa aldatu

Europako toki askotan bizi da, baita Eskandinavian ere eta Ural mendiak baino haratago, Japoniaraino iritsiz. Ipar Amerikan ez da aurkitu. Ipar Hemisferioan zehar banaketa disjuntua duen espezie bat da.

Erreferentziak aldatu

  1. (Gaztelaniaz) Valderrey, Juan Luis Menéndez. «W-blanca. Satyrium w-album» Naturaleza y turismo (Noiz kontsultatua: 2023-01-17).

Kanpo estekak aldatu