Satrustegi dorrea

eraikitako euskal ondare nabaria Donostian
Satrustegi Dorrea» orritik birbideratua)
Artikulu hau Igeldoko eraikinari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Satrustegi (argipena)».

Satrustegi Dorrea Donostian dagoen eraikina da, Igeldo mendiaren magalean kokatua, Ondarreta hondartza inguruan dauden etxeen artean. Arkitektura eklektiko historizistaren adierazle da. Patrizio Satrustegi baroiak eraikiarazi zuen, eta hasieran Tokieder izena izan zuen[1].

Satrustegi dorrea
 Eraikitako euskal ondasun nabarmena
Kostaldeko Donejakue bidea Kostaldeko Donejakue bidea
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Gipuzkoa
UdalerriaDonostia
Koordenatuak43°19′03″N 2°00′25″W / 43.31755°N 2.00697°W / 43.31755; -2.00697
Map
Historia eta erabilera
Eraikuntza1883 - 1884
Arkitektura
EstiloaArkitektura eklektikoa
Ondarea
EJren ondarea40

1995eko ekainaren 20an, Eusko Jaurlaritzak monumentu izendatu zuen, Sailkatutako Kultura Ondasuna.

Ezaugarriak aldatu

Satrustegi Dorrea bizileku izateko eraiki zen 1883-84an, Igeldoren magaleko Arbizketa baserriaren eta auzoko Florindegiren lurretan[2].

Inguruan lorategia dauka, Ducasse-k egina, zuhaitz eta bidexkaz beteta.

Lau solairuko eraikina da, harlanduz egina. Erdian eraikin nagusia dago eta horren bi aldetara dorre bana. Bi dorre horiek hexagono itxura dute eta goiko aldea almenaz hornituta. Sarrera nagusian eskailera bikoitza dago, lorategitik atarira doana, eta atarian bi dorreak batzen dituen terraza.

Eraikinaren barruko aldearen banaketa erdiko hutsunearen inguruan egina dago, lehen solairutik aurrera. Aipatzekoak dira barruko zurezko zoladura eta enpanelatuak.

Erreferentziak aldatu

  1. Tellabide, Josu; Agirresarobe, Asier; 101 bazter Donostiako (44 or.), Alberdania, ISBN 978-84-9868-003-4
  2. id.

Kanpo estekak aldatu

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Donostia