Sagartegieta jauregia

abandonatutako jauregia
Sarteitta» orritik birbideratua)

Sagartegieta jauregia (herriko euskaran Sartei edo Sarteitta) Eibarko Maltzaga auzoan dagoen XVIII. mendeko jauregi bat da, XX. mendean abandonatua eta oso hondatua dagoena XXI. mendean.

Sagartegieta jauregia
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Gipuzkoa
UdalerriaMaltzaga
Koordenatuak43°11′46″N 2°26′17″W / 43.196°N 2.438°W / 43.196; -2.438
Map
Historia eta erabilera
Eraikuntza XVIII. mendea
Ondarea

Historia aldatu

Eibarko Sustaeta familia inportantearen etxea izan zen mendeetan zehar, baina oraingo eraikin neoklasikoa 18. mendekoa da. Etxearen kokapena pasabide estrategiko batean zegoen, Maltzagan,. Bertan egiten zuten bat Gipuzkoatik zetorren bide nagusiak (kostaldea eta barrualdea batzen zituena), Bizkaitik zetorrenak eta Deba ibaia jarraituz Arabara eta Gaztelara zihoanak. Bertatik pasatu izan dira urteetan zehar arraina, artilea, armak, ikatza, garia... Bide horretan geraleku nabarmena zen Sagartegieta. Baina 20. mendeko garraiobideak garatzearekin, trena zein errepidea, garrantzi hori galdu zuen tokiak. 20 mendean baserri bilakatu zen Sagartegieta, eta Gerra Zibilaren ostean hutsik geratu zen[1].

Harrezkero, etxearen egoera gero eta okerragora doa. 21. mendean teilatua osorik zeukala sartu zen, baina 2020rako laurden bat jausita zuen.[2]

Erreferentziak aldatu

  1. «8.- Sagartegieta Jauregia — Eibarko Kultura Ondarea - Egoibarra.eus» egoibarra.eus (Noiz kontsultatua: 2020-07-01).
  2. Javitxo. (2011-06-13). «javitxooo: SAGARTEGUIETA» javitxooo (Noiz kontsultatua: 2020-07-01).

Kanpo estekak aldatu