Sare telefonikoaren hierarkia

Sare telefonikoaren hierarkia Terminal telefonikoen kopurua altua dela eta, zentral telefonikoak existitzen dira elkarren artean konektaturik, eta hauek hierarkia baten baitan sailkatzen dira, ondoren azalduko dira zentralen arteko ezberdintasunak.

Zentral lokalaAldatu

Zentral lokalaren helburua abonatuak elkarren artean interkonektatzea da; zentral honetan konmutazio ekipoa dago eta berau da, deiei bidea emateko arduraduna, jatorritik helburura. Zentral honek osaturiko sarea, kableatua, kanalizazioak, konexio-kaxak, eta terminalei abonatuen sarea edo sare lokala deitzen zaio, eta area lokala eratzen du.

Zentral primarioaAldatu

Hurrengo goragoko mailari zentral primarioa deitzen zaio. Honek sare lokalak elkarren artean konektatzen ditu eta area primarioa osatzen du, hori dela eta, zentral primario berdinera konektaturiko zentral lokalen multzo batek area primarioa osatzen du. Zentral primarioaren helburu nagusia berari ez dagozkion abonatuen deiak finkatzean datza, hauei trantsito deiak deritze, nahiz eta abonatuen artean deiak finkatzea ahalbidetzen duen.
Zentral lokalak zentral primariora sekzio primario bidez konektatzen dira.

Zentral sekundarioaAldatu

Zentral primarioak beraien artean konektatzen dira goragoko maila batean sailkatzen den zentral sekundario baten bidez; Honela area sekundarioa osatzen da, zentral sekundario berdinera konektaturiko zentral primarioez. Zentral hauetara bakarrik zentral primarioak konektatzen dira, inoiz ez abonatuak zuzenean.

Zentral tertziarioaAldatu

Zentral sekundarioak beraien artean konektatzen dira goragoko maila batean sailkatzen den zentral tertziario baten bidez; Honela area tertziarioa osatzen da, zentral tertziario berdinera konektaturiko zentral sekundarioez. Zentral hauetara bakarrik zentral primarioak konektatzen dira, inoiz ez abonatuak zuzenean.

Kanpo estekakAldatu