Saratsa (mendia)
Saratsa edo Usabide, Nafarroako mendi bat da, Andiako mendilerroan dagoena, 1171 metroko garaierakoa. Mendi honentzako nahiago den izena, Saratsa da, Usabide izena, hobekiago baitatorkio Lizarragako mendatearen tunelaren gainetik igarotzen den mendate, lepo edo bideari.
Saratsa / Usabide | |
---|---|
Datu orokorrak | |
Garaiera | 1.171 m |
Mota | mendi |
Geografia | |
Koordenatuak | 42°51′48″N 1°59′55″W / 42.86322°N 1.99866°W |
Mendikatea | Andimendi |
Herrialdea | Euskal Herria |
Foru erkidego | Nafarroa Garaia |
Mendizaletasuna | |
Ohiko bidea | Lizarraga mendatea/Dorrao |
Mendikat | Mendikat |
Luberri | Luberri |
Abiapuntuak
aldatuTontorrerako ibilbide labur eta sinpleena, Lizarragako mendatea da, non, izen berdineko Lizarragako tunela igaro eta berehala, pare bat ostatu ikusiko diren. Ibilaldia bide batetik abiatuz, aurkituko den lehen tontorra, Tunelgaña izenekoa da, 1160 metrokoa, eta, gailurra jarraituz, Saratsara iristen da.
Ibilbide luzeago bat abiatzen da Dorraotik, San Pedroko ermitaranzko bidea hartuz. Hemendik, bideak, Lezitza labarraren ezkerraldeko zatia igotzen du Elordia edo Pagomotxeta mendateraino. Eskumatik, laztutako gailurra jarraitzen da, inongo zailtasunik gabe, Ergoienako haranean nagusi. Bata bestearen atzean datozen tontorrak, dira, ordena honetan: Pagomotxeta, Eskalaborro, Aitzorrotz, erpuru formakoa, azken honetara heltzeko, kontu handia izan behar den oso aireko gailur bat igo behar dena, eta, azkenik, Saratsa edo Usabide.
Ikus, gainera
aldatuKanpo estekak
aldatuEuskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Euskal Wikiatlasa |