Sara Blomfield

Bahá'í irlandarra

Sara Louisa Blomfield, Lady Blomfield (jaiotakoan Ryan; 1859 –1939) idazle eta filantropo ezaguna izan zen, Erresuma Batuetako Bahá'í Fedekide lehenetarikoa, haurren eta emakumeen eskubideen alde lan egin zuen bizitza osoan. [1]

Sara Blomfield

Bizitza
JaiotzaIrlandako Errepublika, 1859
Herrialdea Erresuma Batua
HeriotzaCamden1939ko abenduaren 31 (80 urte)
Familia
AitaMatthew Ryan
Ezkontidea(k)Arthur Blomfield (en) Itzuli
Seme-alabak
Hezkuntza
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakfilantropoa eta idazle erlijiosoa
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaBahá'í fedea

Biografia aldatu

Lehen urteak aldatu

Sara Louise Ryan-en jatorria xumea zen. Mathias eta Emily Ryan-en lehen haurra Irlandako Glenkeen eskualdeko herri txiki batean jaio zen 1859an[2]. Gaztetan Londresera aldatu zen, eta eta han eman zituen bere helduaroko urte gehienak.

1887ko apirilaren 21ean, Arthur Blomfield viktoriar aroko arkitektuarekin ezkondu zen[2] Charles James Blomfield Londreseko apezpikuaren semea. Senar-emazteak hiru haur izan zituzten, Mary Esther (1888), Frank (1889) eta Rose Ellinor Cecilia (1990)[3]

Ezkontza agirian jartzen zuenez, ezkondu aurretik Sara Campden etxeetan bizi zen, Kensington-en, National Dwelling Society elkarte filantropikoak langile irlandar txiroentzat eraikitako etxe batean.[2]

1889an senarra Ingalaterrako zaldun izendatu zuten, harez geroztik Sarak Lady Blomfield titulua izango zuen. 1899ko urriaren 30ean hil zen Arthur. Alargun gaztea ez zen berriz ezkonduko.

Bahá'í bizitza aldatu

Aita katoliko sutsua zen; ama, aldiz, protestantea, erlijioen arteko intolerantziak markatu zuen Sararen haurtzaroa. Agian hortik zetorkion kontu erlijiosoekiko jakin mina. XIX. mendeko Londresen mugimendu espiritual berritzaile asko ezagutu zituen, budismoa iritsi berria, espiritismoa, eta teosofia besteak beste.

Ibilbide horren emaitzaz, 1907an, 48 urte zituela, bahá'í fedea aitortu zuen[4]. Laster haren defendatzaile eta historialari nabarmen bilakatu zen. 'Abdu'l-Baha-k 1911n Paris bisitatu zuenean haren jendaurreko hitzaldi guztietan jasotako apunteak bildu eta Paris Talks (Parisko Hitzaldiak) izeneko liburua prestatu zuen haren omenez. 'Abdu'l-Baha, berriz, "Sitárih Khanum" (Izar andrea) izena eman zion (persieraz, "sitárih" "izar" esan nahi baitu, eta "khanum" "andrea"). 'Abdu'l-Baha 1921. urtean zendu ondoren, haren biloba Shoghi Effendi lagundu zuen Blomfield-ek Britainia Handitik Haifa-ra egindako bidaian. [5] [6] Haifan zegoela, Baha'u'llah-ren familiako kideak elkarrizketatu zituen. Informazio horiek eta 'Abdu'l-Bahari Londresen ostatu eman zion garaiko kontaketa liburu batean bildu zituen: The Chosen Highway (Aukeratutako bidea).[1]

Blomfield-ek Save the Children Fundazioa sortzen lagundu zuen. Idazle eta filantropo itzela[2], Nazioen Ligak 1924ko abenduaren 26an onartutako Haurren Eskubideen Genevako Adierazpena ezar zedin sustatzaile irmoa izan zen.[2]

Azken urteak aldatu

Idazlanak aldatu

Liburuak aldatu

  • Blomfield, Lady (1967) [1940]. The Chosen Highway (Aukeratutako bidea). Londres, Erresuma Batua: Bahá'í Publishing Publishing Trust.
  • 'The Passing of 'Abdu'l Bahá ('Abdu'l-Bahá-ren heriotza), Shoghi Effendi-rekin batera idatzita.
  • Blomfield-en apunteak Paris Talks (Parisko Hitaldiak) liburuaren oinarria izan ziren. [1]

Artikuluak aldatu

Erreferentziak aldatu

  1. a b c Memorial to a shining star London, United Kingdom, 10 August 2003 (BWNS)
  2. a b c (Ingelesez) Weinberg, Robert. (2016). Lady Blomfield: Her Life and Times. George Ronald ISBN 978-0853985501..
  3. (Ingelesez) U.K. Bahá'í Heritage Site. The First Obligation - Lady Blomfield and the Save the Children Fund. .
  4. (Ingelesez) U.K. Bahá'í Heritage Site. A Memorial to Lady Blomfield. .
  5. (Ingelesez) Rabbani, Ruhiyyih. (1969). The Priceless Pearl. Bahá'í Publishing Trust, 41 or. ISBN 978-1-870989-91-6..
  6. (Ingelesez) Taherzadeh, Adib. (2000). The Child of the Covenant. Oxford, UK: George Ronald, 272-273 or..

Kanpo loturak aldatu