Sara Bendahan

medikua

Sara Bendahan (Guatire, Venezuela, 1900eko abuztuaren 28aCaracas, Venezuela, 1946ko abenduaren 22a) sefardi jatorriko Venezuelako medikua izan zen.[1] Venezuelan Venezuelako Unibertsitate Zentralean Medikuntzako ikasketak osorik egin zituen lehen emakumea izan zen.[2]

Sara Bendahan
Bizitza
JaiotzaGuatire (en) Itzuli1900eko abuztuaren 28a
Herrialdea Venezuela
Heriotza1946ko abenduaren 22a (46 urte)
Hezkuntza
HeziketaVenezuelako Unibertsitate Zentrala
Jarduerak
Jarduerakmedikua

Biografia aldatu

Haurtzaroa eta oinarrizko ikasketak aldatu

Gurasoak etorkin judu sefardikoak ziren, Marokotik XIX. mendearen amaieran etorritakoak eta Guatiren finkatu zirenak. 1923an, Bendahanek Bigarren Hezkuntzako Ziurtagiria lortzeko azterketak aurkeztu zituen, eta kalifikaziorik handienarekin gainditu zituen.[1]

Unibertsitate-ikasketak aldatu

1924ko irailean Venezuelako Unibertsitate Zentralean hasi zen Medikuntzako karrera ikasten. Aitzindaria izan zen, aipatzen den garaian oso emakume gutxi baitzeuden klase-geletan: 13 Filosofian, 7 Farmazian, 5 Medikuntza Zientzietan, 1 Odontologian, baina bat Medikuntzan.[3][4]

Bere ikasketetan pobreziari aurre egin zion eta, gainera, tuberkulosiaz gaixotu zen, baina, hala eta guztiz ere, karrerako sei urteak kalifikazio onekin bete zituen.[3] 1929an, Ida Malekova, Teodoro Petkoffen ama, izan zen titulua Venezuelan berrbaliozkotzen lehenetako bat, atzerrian ikasi eta graduatu ondoren.[3] Sarak 1930ean amaitu zituen ikasketak, baina Mediku titulua 1939an eman zioten, garai hartako arazo politikoen ondorioz.[2] Graduazio-hitzaldian, beste doktore bat, Virginia Pereira Álvarez, gogoratu zuen, ezin izan baitzituen Venezuelan ikasketak amaitu eta Estatu Batuetan amaitu zituen.

Prostituzioaren prebentzioari buruzko azterlan bat egin nahi izan zuen, baina bere osasunak galarazi egin zion, 1946an hil baitzen.[2]

Bizitza pertsonala aldatu

Ezkondu eta alaba bat izan zuen.

Erreferentziak aldatu

  1. a b González, Nuris. (25 de abril de 2011). «Dra. Sara Bendahan» Globored.
  2. a b c Armas, Edda. «La primera mujer que en Venezuela estudió Medicina: Sara Bendahan» Encarte Salud al día.
  3. a b c Torres. (19 de agosto de 2010). «Lya Imber de Coronil, la primera médica venezolana» Radio Jai.
  4. Torres. (Marzo de 2010). Lya Imber de Coronil (1914-1981). .