Ireki menu nagusia

Santutegia (ingelesez: Sanctuary) William Faulkner Nobel saridunak idatzitako eleberria da. 1931n argitaratu zen. Idazleak asmatutako konterrian, Yoknapatawpha konterrian (Mississippi), girotuta dago eleberria, 1929ko maiatz eta ekainean.

Sanctuary
Datuak
Idazlea William Faulkner
Argitaratze-data 1931
Generoa Eleberria
Jatorrizko izenburua Sanctuary
Hizkuntza Ingeles
Argitaletxea Jonathan Cape Itzuli
Herrialdea  AEB
Euskaraz
Izenburua Santutegia
Itzultzailea Xabier Olarra
Argitaratze-data 1990
Orrialdeak 347
ISBN 84-7529-781-1

ArgumentuaAldatu

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Lee Goodwin atxilotu dute hilketa batengatik. Hilketa baso bateko etxe batean gertatu da, non legez kanpoko destilategi bat dagoen. Bere abokatua borrokatuko da epaiketa gertakarietan soilik oinarritzeko, eta ez Goodwinen izaeran. Eleberria gogorra da, bortxaketa, hilketa, lintxamenduak eta exekuzioak agertzen direlako.

PertsonaiakAldatu

  • Popeye: iragan gogorra duen hiltzailea. Inpotentea zenez, Temple Drake artaburu batez bortxatu zuen. Gero, putetxe batera eraman zuen eta beste gaizkile batekin larrua jotzera behartu zuen, berak begiratzen zien bitartean.
  • Horace Benbow: Lee Goodwinen abokatua; gogor saiatu zen defendatzen, baina huts egin zuen, Temple Drakeren lekukotasun faltsuagatik.
  • Tommy: Lee Goodwinen taldeko kidea. Temple Drake babesteagatik hil zuten.
  • Lee Goodwin: alkohol-kontrabandista, Tommyren hilketagatik atxilotu eta auzipetu zutena.
  • Ruby Lamar: Lee Goodwinen bikotekide eta bere umearen ama. Jendeak arbuiatu zuen Goodwinekin "pekatuan" bizitzeagatik.
  • Temple Drake: unibertsitateko ikaslea, Popeyek bortxatu eta bahitu zuena. Lee Goodwinen epaiketan lekukotasun faltsua eman zuen, Popeyeren mesedetan.
  • Gowan Stevens: gazte alkoholikoa, Temple Drake eraman zuena Goodwinen etxera, whiskia erostearren. Borroka batzuen ondoren, Goodwinen etxetik ihes egin zuen, Temple Drake han utzita.
  • Miss Reba: putetxe baten jabea. Popeyek hara eraman zuen Temple Drake eta han izan zuen bahituta.
  • Red: gaizkile bat. Popeyek kontratatu zuen Temple Drakerekin larrua jotzeko bere aurrean.