Santanderko geltokia (Renfe)

Santander Espainiako Kantabriako probintziako tren geltoki bat da, Santander udalerrian kokatuta dagoena.

Santander
Hurrengo trenak
Geltokiko ikuspegia
Map
Kokapena
UdalerriaSantander,  Espainia
Geltokiaren datuak
Kodea14223
Irekiera1858ko urriaren 10a
ZerbitzuakKotxe alokairua Aparkalekua   
AldageltokiaTrena Autobusa Taxi 
Nasak3
Trenbideak5
JabeaADIF
EragileaRenfe Operadora
Garraio zerbitzuak
Distantzia ertaina  ValladolidSantander
Renfe Aldiriak  ReinosaSantander

Egoera aldatu

Geltokia honako burdinbide hauen ibilbidearen zati da:

Historia aldatu

Zabalera iberiarreko trenbidea Santanderrera iritsi zen 1858ko urriaren 10ean los Corrales de Buelna-Santander tartea zabalduz, Alar del Rey eta Santander lotu nahi zituena. Bere eraikuntza, Isabel II.aren Trenbidearen Konpainiaren lana izan zen, 1871n Alarretik Santanderrerako Trenbidearen Konpainia Berria deitzera pasa zena, Amadeo Savoiakoaren tronurako sarrerak, aurreko izena ez baitzen oso gomendagarria. Linearen eraikuntza egiten zen bitartean, Iparraldeak, bere aldetik, hegoaldetik Alarrera iristea lortu zuen, honela, bere sarearekin lotuz, Madrilekin loturak zituena eta erritmo onean Euskal Herrira zihoana. Testuinguru horretan, Santanderrerako linea desiragarria zen azkenean 1874an bereganatu zuen konpainiarentzat. Nortek, hiriko lehen geltokia eraikitzeaz ere arduratu zen, hasierako barrutia, beste kasu askotan bezala, behin-behinekoa baitzen. Gaur egungo autobus geltokiaren lurretan kokatu zen eta Eduardo Grasset ingeniariak proiektatu zuen 1873an. Diseinu klasiko argia erakusten zuen, alboetan beheko solairuko alboko hegal simetrikoak zituen bi altuerako pabiloi nagusi batez osatua. Bere nasak Gustave Eiffelen tailerretatik irteten zen metalezko markesina zabal batez estalita zeuden.[1]

Aipatu berri dugun Iparraldea, bide estuan lan egiten zuten Santander-Bilbo eta Kantauri aldeko konpainiak eta bide zabaleko Santander-Mediterraneo zapuztua elkartu ziren hirian, eta zerbitzu horiek guztiak gune berean zentralizatzea erabaki zen, geltoki berriak sortuz. 1940ko abuztuaren 28an, Alfonso Peña Herrilan Ministroak Norteko geltoki zaharra ordezkatu nahi zuen geltoki berriaren lehen harria jarri zuen, iberiar zabalerako trenbidea erabiltzen zuena. Ia hiru urte beranduago, 1943ko abuztuaren 26an, RENFEren jabetzako instalazio berriak inauguratu ziren, 1941ean Espainiako trenbide sare osoa bereganatu zuena nazionalizatu ondoren. 1990eko hamarkadan getlokia aldiriko trenen sarean sartzearekin batera Santander oso zaharberritua eta modernizatua izan zen.[1]

Geltokia aldatu

Geltokiaren eraikina oinarri irregularreko pabilioia da, bi solairukoa eta lerro garbi eta soilekoa. Pabilioia antzeko ezaugarriak dituen beste eraikin bati atxikita dago, Fevek erabilitakoa. Bien artean, oin karratuko sei solairuko dorrea dago, bi egituren arteko lotura funtzioa betetzen duela.

Hiru nasa ditu, bi albokoak eta nasa zentral bat, bost trenbide jasotzen dutela. Barrualdean, geltokiak kafetegi, opari-denda, txartelen salmenta, bezeroarentzako arreta zerbitzua, kontsigna eta komunak daude. Kanpoaldean aparkaleku gunea dago, eta hiri barruko autobus sarera lotura.

Zerbitzuak aldatu

Distantzia luzea aldatu

  Renfe Operadora
 Zerbitzua   Hasiera   Ibilbidea   Amaiera ⁠
Alvia  Madril
Chamartin
Segovia–GuiomarValladolid–Campo GrandePalentziaAguilar de CampooReinosaTorrelavega Santander

Distantzia ertaina aldatu

  Renfe Operadora
 Zerbitzua   Hasiera   Ibilbidea   Amaiera ⁠
20 Valladolid
Campo Grande
Valladolid–UnibertsitateaCabezón de PisuergaCorcos–AguilarejoCubillas de Santa MartaDueñasVenta de BañosPalentziaMonzon de Camposel CarrionAmuscoPiñaFromistaOsornoEspinosa de VillagonzaloHerrera de PisuergaAlar del ReyMaveAguilar de CampooQuintanilla de las TorresMataporqueraReinosaBarcena de Pie de Conchalos Corrales de BuelnaTorrelavegaRenedoMaliañoValdecilla Santander

Aldiriko tren aldatu

  Santanderko Renfe Aldiriak
 Zerbitzua   Hasiera   Ibilbidea   Amaiera ⁠
  C-1 Santander ValdecillaNueva MontañaMuriedas–BahiaMaliañoBooGuarnizoParbayonRenedoVioñoZuritaSierrapandoTorrelavegaViernolesCaldasLomberalos Corrales de BuelnaFraguasArenas de IguñaSanta CruzMolledoBarcena de Pie de ConchaPujayoPesquera de EbroLantuenorio Ebro Reinosa

Erreferentziak aldatu

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu