Santa Maria del Monteren harmailadia

Santa Maria del Monteren harmailadia (italieraz: Scalinata di Santa María del Monte) XVI. mendeko eraikina da. Italiako Cataniako probintzian dagoen Caltagirone hirian dago.

Santa Maria del Monteren harmailadia
Kokapena
Estatu burujabe Italia
Eskualdea Sizilia
Italiako hiri metropolitarraMetropolitan City of Catania
Italiako udalerriCaltagirone
Koordenatuak37°14′N 14°31′E / 37.24°N 14.51°E / 37.24; 14.51
Map

Historia aldatu

XV. mendearen erdian, Caltagirone hiria inguruko mendien maldetan hasi zen zabaltzen. Zabaltze horren hiriko mugikortasunean arazoak sortu zituen. Gailurrean alde historikoa zegoen eta hara joateko bertako autoritateek, 1606an, harmailadi edo mailadi bat mendiaren hego aldean eraikitzea erabaki zuten. Lanak,Giandomenico Gagini zuzendaritzapean, hamar urtez luzatu ziren. Jatorrizko harmailadiak 150 eskaloi zituen eta baita atseden hartzeko guneak. 1844an, eraikinean aldaketa batzuk egin ziren, tartean atseden-gune horiek kentzearena; ondorioz, harmailadiaren malda txikiago egin zen.

Ezaugarriak aldatu

1844ko aldaketak bukatu zirenean, 130 metroko luzera eta 8,40 zabalera zituen, gaur egun bezala. Garaiera, bestetik, Piazza Municipio eta Chiesa di Santa Maria del Monte artean 45 metrokoa da. Eskaloiak 142 dira. Deigarriak dira eskaloian apaintzeko jarritako zeramikak. Harmailadiaren alboetan zeramika lantzen duten artisauen tailerrak daude.[1]

Festak aldatu

  • Infiorata

Maiatzean zehar "Loreen Jaialdia" egiten da, lorekin eskailera osoa apainduz. Andre Mariari eskainita dago.

  • La Scala illuminata

Caltagironeren patroia Done Jakue da. Bere festak ospatzeko, uztailaren 24 eta 25ean, eta abuztuaren 14 eta 15ean harmailadia argitzen da, horretarako 4.000 olio-lanparak erabiliz.[2]

Iruditegia aldatu

Erreferentziak aldatu

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu