Santikurutze Kanpezu (ofizialki Santa Cruz de Campezo / Santikurutze Kanpezu) Arabako herria da, Kanpezu udalerriaren herriburua. 2007ko urtarrilaren 1eko erroldaren arabera, auzoak 854 biztanle ditu. Ega ibaiaren bazterrean dago.
Kontzeju hau Kodes mendilerroaren hegalean dago. Erromatar historialarien arabera, Kanpezuko lurraldean barduliarren euskal tribua bizi zen. 823. urtean Abd-Al-Karin arabiar jeneralak ibarra suntsitu zuen.[1]
XII mendean arma-plaza garrantzitsua izan zen. Hurrengo mendean Gaztelak eskuratu zuen eta 1256 urtean Alfontso X.ak hiri gutuna eman zion. 1368an Nafarroako Erresumak eskuratu zuen, baina bost urte beranduago itzuli behar izan zuen. Santikurutze Kanpezun bazen judutegi bat, 1474ko zerga-agirietan jasoa. Sancho Fortuniones de Piédrolaren dorrea existitu izan zen, XV. mendean Rojas familiak eskuratu eta XIX. mendean komentu frantziskotarra bihurtu zena.
Banaketa administratiboa
aldatu
Azpiegiturak
aldatu
Ondasun nabarmenak
aldatu
Erreferentziak
aldatu
Bibliografia
aldatu
- Alava, pueblo a pueblo. Jose Luis Sáenz de Ugarte (1983). Caja Provincial de Álava - Arabako Kutxa
Ikus, gainera
aldatu
Kanpo estekak
aldatu