Santa Katalinako lorategi botanikoa

Santa Katalinako lorategi botanikoa Trespondeko lorategi botanikoa da, 32.500 metro koadroko azalera duena[1]. Iruña Okan, Badaiako mendilerroaren inguruan dago, Santa Katalina Badaiakoa antzinako komentuan hain zuzen ere.

Santa Katalinako lorategi botanikoa
Santa Katalina komentu eta dorretxeko hondakinak
Irudi gehiago
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Araba
HerriaIruña Oka
Koordenatuak42°50′58″N 2°48′27″W / 42.8494°N 2.8075°W / 42.8494; -2.8075
Map
Historia eta erabilera
Irekiera2003
Inaugurazioa2003

Historia aldatu

XIII. mendean Iruñatarren leinu boteretsuenak dorretxea eraiki zuen Banderizoen gerra bete betean. XV. mendean bake garaiak iritsi zirenean iruña leinua Gasteizera aldatu zen, han eraikitako Otxanda Andrearen dorrera hain zuzen ere[2], eta beren dorretxea Jeronimotarren ordenari utzi zioten. Urte gutxi beranduago agustindarrek eskuratu zuten eta Santa Katalina monasterioa eraiki zuten. Dorre zaharra mantendu kanpandorre bihurtu zuten eta honi eliza eta klaustroa gehitu zizkioten[1].

1835ean Mendizabalen desamortizazioaren eraginez monjeek monasteriotik alde egin zuten. Lehen Karlistaldian karlisten tropak hartu zituen eraikina egoera kaskarrean bazegoen ere eta alde egin zutenean su eman zioten monasterioari.

1999an Iruña-okako udalak hartu eta lorategi botanikoa eraikitzeko proiektuari ekin zion. 2003an ireki zituen ateak. 2012an monasterioa bera berriztatzeko planari heldu zitzaion.

Eraikina aldatu

"L" itxurako fatxada nagusi baten atzean klaustroa eta eliza kokatzen dira. Elizaren atzean kanpandorrea dago eta eskailera biribil batek begiratokira eramaten du. Begiratoki hartatik Gasteiz hiria eta inguratzen duten mendien ikuspegi zabala dago. Monasterioaren hegoaldean uraskak ikus daitezke[2].

Hondarretan gezilehioak eta lehio gotikoak ikusten dira, eskilara eta pasabideak eta agustindarrek mahastiak lantzeko eraiki zituzten terrazak ere bai[2].

Lorategia aldatu

Eraikinaren inguruan kokatzen da lorategia eta hainbat ibilbide egin daitezke. Ekialde-mendebalde norabidean luzatzen da harana eta orografia honek hiru motako klimak izateko aukera ematen duenez, mediterranear, atlantiar eta mistoa hain zuzen ere, bost kontinenteetako 1.200 espezie baino gehiago ditu.

Harana aldatu

Lorategien erdigunea osatzen du eta bertan kokatzen da monasterioa. Sarreratik monasteriora bidean espezie exotikoak dituzten hainbat lorategi aurkitzen dira, tartean urmaelak ere badaude, eta eraikinaren barrenean arrosadia bat dago. Arrosadia bera monasterioaren aurreko enparantza bihurtu da eta kultur ekitaldi ugari antolatzen dira bertan[2].

Eremu ospela aldatu

Haranaren hegoaldeko hegian kokatzen da. Aurrez aipaturiko urasketan hasten da ibilbidea eta baso autoktonoa ikusten da bertan, artadia eta erkameztia nagusiki[1]. Eremu guztiaren puntu garaienean izarren parkea kokatzen da, behaketa astronomikoak egiteko toki aproposa.

Egutera eremua aldatu

Haranaren iparraldeko hegia izanik hegoaldera begira dago eta eremu eguzkitsu eta lehorra da. Bertan kaktazeoak eta landare zukutsuak kokatzen dira toki gorenean eta hauen azpian landare usaintsuen espezie ugari daude. Landare usaintsuekin batera sendabelar ugari ere aurkitzen dira.

Elementu bitxi bat ere badago, tximeleten oasia deitzen dena. Tximeleta espezie ugari biltzen dituen eraikin erdi-esferikoa da.

Eraikina aldatu

Eraikinaren hegoaldeko gelatan bonsaien erakusketa bat dago. Euskal Herriko espezieekin egindako bonsaiak dira, pagoak, astigarrak, sagarrondoak...

Izarren parkea aldatu

2015ean UNESCOren, Turismoaren Mundu Erakundearen eta Nazioarteko Astronomia Elkartearen babesa daukan Starlight Fundazioak Santa Katalina lorategia izarren parke izendatu zuen astronomia jardueretarako gune egokia dela ziurtatuz. Aipamen hori lortu zuen munduko lehen parkea bihurtu zen.[3][4]

Bestelako aukerak aldatu

Hainbat ekitaldi kultural izaten dira Santa Katalinako hondarretan, musika kontzertuak, hitzaldiak, erakusketak eta bestelakoak. Hainbat ikastaro ere egiten dituzte, sendabelarren inguruan, erlegintzan eta hegaztien identifikazioren inguruan ere.

Iruditegia aldatu

 
Santa Katalinako komentuko elizaren hondakinak; atzean Gasteiz

Erreferentziak aldatu

  1. a b c (Gaztelaniaz) JARDÍN BOTÁNICO DE SANTA CATALINA – Ayuntamiento de Iruña de Oca – Iruña Oka – Municipio Iruña de Oca. (Noiz kontsultatua: 2020-08-05).
  2. a b c d «Jardín Botánico de Santa Catalina» www.ananaturismo.com (Noiz kontsultatua: 2020-08-05).
  3. «Lehenengo «izarren parkea», Santa Katalina lorategian» Gara 2015eko azaroaren 17a (Noiz kontsultatua: 2017ko irailaren 29an).
  4. «Santa Katalina lorategi botanikoa munduko lehenengo “izarren parkea” bihurtu da» Alea 2015eko azaroaren 17a (Noiz kontsultatua: 2017ko irailaren 29an).

Kanpo estekak aldatu