Santa Engrazia baseliza (Aizarna)

Santa Engrazia baseliza Gipuzkoako Zestoa udalerriko Aizarna auzoaren lursailetan dagoen baseliza bat da[1]. Aizarnako herrigunetik urrun dago, Santa Engrazia muino edo mendiaren tontorrean. Bertatik, Ernio nahiz Izarraitz, Pagoetako Kurutzea eta Erlo mendien ikuspegi paregabea dago.

Santa Engrazia baseliza
Santa engrazi zestoa 0002.JPG
Santa Engrazia baselizaren irudia
Kokapena
Koordenatuak 43° 13′ 15″ N, 2° 12′ 31″ W / 43.22080556°N,2.20869444°W / 43.22080556; -2.20869444Koordenatuak: 43° 13′ 15″ N, 2° 12′ 31″ W / 43.22080556°N,2.20869444°W / 43.22080556; -2.20869444
Arkitektura

Euskal Herrian auzolanean eraikitako baseliza askoren antzera itxura eta egitura xumea ditu. Gaur egungo baseliza 1600ean eraiki zen, aurrekoa tximista batek jo eta bertan kiskaldu baitzuen.

Natura aldetik Santa Engrazia basaeliza Pagoetako natura parkean kokatzen da eta Parke Naturalaren gaineko ikuspegi onak daude bertatik.

Konfirmatu gabeko zenbait kontakizunen arabera, basaeliza gaztelu txiki bat izan zen ertaroan[2].


ErreferentziakAldatu

Kanpo estekakAldatu