Ireki menu nagusia

Santa Ana monasterioa (Lazkao)

eraikitako euskal ondare nabaria Lazkaon

Santa Ana monasterioa edo Bernardatar errekoletoena, Lazkaon dagoen zistertar monasterioa da, XVII. mendekoa. Lazkaoko herrigune historikoa osatzen du Lazkanotarren jauregiarekin, San Migel elizarekin, Beneditarren monasterioarekin eta beste eraikin batzuekin.[1]

Santa Ana monasterioa
Logotipo del Gobierno Vasco.svg Eraikitako euskal ondasun nabarmena
Lazkao - Monasterio de Santa Ana (MM Cistercienses) 11.jpg
Komentuaren ikuspegia.
Kokapena
Herrialdea  Euskal Herria
Probintzia  Gipuzkoa
Udalerria Lazkao
Koordenatuak 43° 02′ 09″ N, 2° 11′ 12″ W / 43.0358°N,2.18667°W / 43.0358; -2.18667Koordenatuak: 43° 02′ 09″ N, 2° 11′ 12″ W / 43.0358°N,2.18667°W / 43.0358; -2.18667
Altitudea , itsas mailaren gainetik
Historia eta erabilera
Eraikuntza XVII. mendea
Elizbarrutia Donostiako elizbarrutia
Arkitektura
Estiloa Arkitektura barrokoa
Ondarea
EJren ondarea 7

HistoriaAldatu

Eraikina 1646. urtean eraiki zen Maria Lazkanokoa, Lazkano etxeko anderearen aginduz, Antonio Okendo bere senarra hil ondoren eta lau urte aurrerago karmeldar oinutsen moja komunitate batentzat Beneditarren monasterioa eratu ondoren. Lanak 1650ean hasi eta epeka-epeka eraiki zuten monasterioa.[2] 1706rako klaustro eta korua eginda zuten eta 1716ko azaroaren 8an inauguratu zuten.[3]

GaleriaAldatu

ErreferentziakAldatu

  1. 421/1994 Dekretua, azaroaren 2koa, Lazkaoko Herrigune Historikoa Kultura Ondasun gisa Monumentu Multzo izendapenaz sailkatu eta babesteko araudia ezartzen duena EHAA.
  2. Aguirre Sorondo, Juan (2011 / 05 / 20-27) «Lazkao. Monasterioko atalasearen atzean» Euskonews (579).
  3. Monasterios de Guipúzcoa. Historia, acogida, liturgia Donostia: Donostiako elizbarrutia ISBN 84-88774-57-5.
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Wikiatlasa
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Santa Ana monasterioa (Lazkao)