Sant Climent eliza (Taüll)

Sant Climent de Taüll» orritik birbideratua)

Sant Climent eliza Taüll herrian dago, La Vall de Boí haranean (Lleida, Katalunia).

Sant Climent eliza (Taüll)
 UNESCOren gizateriaren ondarea
Interes Nazionaleko Kultur Ondasuna
Kokapena
Estatu burujabe Espainia
Autonomia Katalunia
ProbintziaLleidako probintzia
EskualdeaAlta Ribagorça
Kataluniako udalerriaLa Vall de Boí
Koordenatuak42°31′02″N 0°50′54″E / 42.5172°N 0.8483°E / 42.5172; 0.8483
Map
Historia eta erabilera
Izenaren jatorriaKlemente I.a
Erlijioakatolizismoa
Arkitektura
Estiloaarkitektura erromanikoa
Gizateriaren ondarea
Erreferentzia988-004
Eskualdea[I]Europa eta Ipar Amerika
Izen-emateabilkura)
BCIN76-MH-EN
BICRI-51-0000692
  1. UNESCOk egindako sailkapenaren arabera

2000. urtean Gizateriaren Ondare izendatu zuten, La Vall de Boíko beste eliza erromanikoekin batera.

Historia aldatu

Eliza 1123ko abenduaren 10ean kontsakratu zuten. Hori dio zutabe batean topatu zen idatzi batek.

Ezaugarriak aldatu

Basilika oina dauka eta hiru nabe. Hauek hiru zutabe zilindrikorekin banatuta daude. Zutabeek ez dute kapitelik. Horren ordez, abakoak dituzte.

Absidea dauka eta alboetan bi absidiolo. Hegoaldean 6 solairuko dorre bat dauka, XII. mendean eraiki ziren Italiako dorreen itxurakoa. Laugarren solairuan kanpai bat dago.

Hormetako harriak landu gabe daude, eta ez dute leihorik. Hiru ate ditu.

Kanpoko dekorazioa lonbardiarra da, batez ere absidean. Jatorrian eliza margotuta zegoen kanpotik eta barrutik.

Barruan fresko batzuk gorde dira, nahiz eta gaur egun Kataluniako Arte Museo Nazionalean dauden. Absidean erreplika bat marraztu zen, Pantokratorrarena eta Tetramorfoarena.

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu