Sant Climent de Pal eliza (Andorra)

Sant Climent eliza Andorrako Pal herrian, La Massana parrokian, dagoen eliza erromanikoa da.[1] Klemente I.a santu eta aita santuari eskainita dago.

Sant Climent de Pal eliza (Andorra)
Pal
Kokapena
Herrialdea Andorra
Andorrako parrokiaLa Massana
Koordenatuak42°32′46″N 1°28′31″E / 42.545984°N 1.475185°E / 42.545984; 1.475185
Map
Altitudea1.550 m, itsas mailaren gainetik
Historia eta erabilera
EraikuntzaXI. mendea - XII. mendea
Reconstruction XVII. mendea, XVIII. mendea
Izenaren jatorriaKlemente I.a
Erlijioakatolizismoa
ElizbarrutiaRoman Catholic Diocese of Urgell (en) Itzuli
Arkitektura
Estiloaarkitektura erromanikoa
Ondarea
25
Kontaktua
HelbideaCarrer de Sant Climent, Pal

Historia aldatu

Elizari buruzko lehen berria 1312. urtekoa da. Garai hartan, eliza La Massanaren jurisdikzioaren mende zegoen, nahiz eta bere kapilau propioa zuen.

Deskribapena aldatu

Tenpluak nabe bakarra du, ekialdera begira. Ipar aldea zabalduta dago zenbait espazio eta kapera batzuekin.[2]

Ipar aldean dago, orobat, elizako kanpandorrea, printzerriko ezagunenetako bat. Oin karratua du, hiru solairu ditu eta lonbardiar zerrenda eta arkuekin apaindutako leiho bikiak (hirugarren solairuan bikoitzak). Apur bat zanpatuta bezala dagoen teilatua du. Ziurrenik, XI. eta XII mende bitartean eraiki zen.

Elizako gaur egungo absidea lau angelukoa da eta XVII. mendean eraiki zen jatorrizko abside erromanikoaren ordez.

Barrualdea aldatu

Tenpluaren barnealdera sartzeko ateak erdi-puntuko arku bat du, zerra-hortz tankerako friso batekin apaindua, nabearen hegoaldeko horman, arkupe batez babestuta. Bi bataiarri topa daitezke (horietako bat, antza denez, olioa gordetzeko erabilia), hilerrikoa zen burdinazko hesi bat, zur polikromatuzko bi prozesio-gurutze (horiek denak XII. mendekoak), ama birjinaren irudi bat, Erremedioen ama birjina, XIII. mendeko ohiko tipologiari erantzuten diona, eta 1709ko erretaula barroko bat, santu titularrari eskainia.

Ikustaldiak aldatu

Eliza barrutik ikusi ahal izateko, hitzordua hartu behar da aurretiaz. Uztailean eta abuztuan, ordea, goizez eta arratsaldez egoten da irekita; gainerako hilabeteetan, bertan egiten diren erlijio-zerbitzuek irauten duten bitartean bakarrik sar daiteke.

Galeria aldatu

Erreferentziak aldatu

  1. Andorra Turisme. Iglesia de Sant Climent de Pal. (Noiz kontsultatua: 2019ko abuztuak 21).
  2. Andorrako Gobernua, Kultura. Església de Sant Climent de Pal. (Noiz kontsultatua: 2019ko abuztuak 21).

Kanpo estekak aldatu