Sant'Andrea delle Fratte

Sant'Andrea delle Fratte basilika Erromako hirigune historikoko eliza da, Colonnako rionean kokatua.[1] Eliza zaharra, XI. mendean dokumentatua, estilo barrokoan berreraiki zen Francesco Borrominiren Borrominiren diseinuarekin, 1653 eta 1658 artean (baina fatxada ez zen eraiki 1862 arte). Bere kokalekutik datorkio izena, Spagna enparantzatik gertu, hiriaren kanpoaldean, zuhaitzak eta zuhaixkak zeuden tokian eraiki zelako, eta fratte zera da, zuhaixkak euskaraz.[1]

Sant'Andrea delle Fratte
Kokapena
Estatu burujabe Italia
Eskualdea Lazio
Italiako hiri metropolitarraErromako hiri metropolitarra
HiriaErroma
Koordenatuak41°54′13″N 12°29′01″E / 41.9036°N 12.4836°E / 41.9036; 12.4836
Map
Historia eta erabilera
Irekiera1662
Izenaren jatorriaAndres
Erlijioakatolizismoa
ElizbarrutiaErromako elizbarrutia
IzenaAndres
Arkitektura
ArkitektoaFrancesco Borromini
EstiloaArkitektura barrokoa
Ondarea
Kontaktua
Helbideavia di S. Andrea delle Fratte, 1 - Roma
Webgune ofiziala

Ezaugarriak eta artelanak aldatu

Elizak gurutze latindar formako oinplanoa du, transeptua eta abside sakonarekin. Gelak nabe bakarra du, eta bertan hiru kapera daude alde bakoitzean. Barrualdea oso apaindua dago, eta XVII. eta XVIII. mendeetako artisten lanak ditu: Francesco Cozza, Francesco Queirolo, Giovanni Battista Maini, Giuseppe Bottani, Paolo Posi, Pietro Bracci.

Transeptuaren bi aldareak Luigi Vanvitellik (ezkerreko aldarea) eta Filippo Barigionik (eskuineko aldarea) egin zituzten. Presbiterioan hainbat artistaren oihalak daude, Francesco Trevisaniren Martirio di Sant'Andrea aipagarria barne.

Elizaren alderdi nabarmenetako bat Gian Lorenzo Bernirien bi estatua monumentalak dira, Angeli con i simboli della Passione (1667-1669; aingeruak nekearen sinboloekin), Klemente IX.ak Sant'Angelo zubian kokatzeko enkargatu zituen aingeruok, baina ederregitzat jo zituzten elementu atmosferikoen eraginpean geratzeko, eta eskultoreari gordetzeko eman zitzaizkion. 1729an, Berniniren oinordekoek, oso urrun ez zegoen jauregi batean bizi zirenlarik, bi aingeruak eman zizkioten elizari, eta, hala, Barrokoko bi jenio handienen arteko borroka-eremu bihurtu zen, Borromini eta Bernini ustezko etsai estetikoak baitziren.[2]

Mirariaren Madonnaren kapera deritzona, 19. mendeko artelana da. Izan ere, Mirariaren Madonnaren santutegia ere esaten zaio eliza honi (Madonna del Miracolo), honakoagatik:, 1842ko urtarrilaren 20an, Alphonse Marie Ratisbonne judu jatorriko abokatu frantsesak (eta, gero, presbiteroak) Andre Mariaren agerpena izan omen zuen bertan.[3] Mirariak, Eliza Katolikoak ofizialki aitortua, Ratisbonne katolizismora bihurtzea eragin zuen.[4][5]

Klaustroko freskoak XVII. mendekoak dira eta San Frantzisko Paulakoaren historia kontatzen dute.

Iruditegia aldatu

Erreferentziak aldatu

  1. a b «S.Andrea delle Fratte» romasegreta.it.
  2. Un putridarium (pudridero) era un lugar de entierro temporal, generalmente en una cripta subterránea, en la que se podían almacenar cuerpos, generalmente de monjes o monjas, en nichos de pared, a menudo sentados en sillas de mampostería con un agujero central y un recipiente para recoger los líquidos de la descomposición. Cuando los cuerpos habían alcanzado un grado adecuado de descomposición, los huesos se recogían, se limpiaban y se almacenan en un osario.
  3. «Parrocchia Sant'Andrea delle Fratte» vicariatusurbis.org.
  4. Alphonse Marie Ratisbonne, Conversione di un israelita, Edizioni Amicizia Cristiana, 2008, pagg. 42-48
  5. Da www.santiebeati.it