San Galoren abadia

Sankt Gallen Abadia» orritik birbideratua)

San Galoren abadia (alemanez: Abtei St. Gallen) Suitzako Sankt Gallen hirian kokaturiko beneditar abadetxea da. Karolingiar monasterioa 719an eratu zuten eta mendeetan zehar beneditar abadetxe nagusienetariko bat izan zen. Bere liburutegia Erdi Aroko liburutegirik inportanteenetariko bat da.[1] Hiria abadetxearen inguruan sortu eta hazi zen. 1800an sekularizatua, 1848an hiriko katedral bihurtu zen. 1983an UNESCOk Gizateriaren Ondare izendatu zuen.

San Galoren abadia
Fürstabtei Sankt Gallen
 UNESCOren gizateriaren ondarea
list of cultural properties in St. Gall
Kokapena
Estatu Suitza
Suitzako kantonamendua Sankt Gallen kantonamendua
Constituency of the canton of St. GallenSankt Gallen barrutia
Suitzako udalerria Sankt Gallen
Koordenatuak47°25′23″N 9°22′38″E / 47.423055555556°N 9.3772222222222°E / 47.423055555556; 9.3772222222222
Map
Historia eta erabilera
Irekiera720
Erlijioakatolizismoa
ElizbarrutiaRoman Catholic Diocese of Saint Gallen (en) Itzuli
Suntsipena1798
Arkitektura
EstiloaArkitektura barrokoa
Gizateriaren ondarea
Irizpidea(ii) eta (iv)
Erreferentzia268
Eskualdea[I]Europa eta Ipar Amerika
Izen-ematea1983 (VII. bilkura)
08312
Kontaktua
HelbideaKlosterhof 1–8, 9000 St. Gallen
Webgune ofiziala
  1. UNESCOk egindako sailkapenaren arabera

Deskribapena aldatu

Karlomagno hil (814) eta berehala, Indenen eta Aachenen bildu zen Elizaren kontzilioa (816-817), eta han finkatu ziren erromatar liturgia eta monasterioetako arauak. Sankt Gallen abade-etxerako egindako planoa da monasterioetan ordena jartzeko borondate horren erakusgarri behinena. 820 aldera marraztu zuten, eta bertan laburtu zen kontzilioan monasterioei buruz erabakitakoa. Karolingiar arkitekturako eredutzat hartzen da.

Planoan aurreikusita eta jasota daude komentu batean sor daitezkeen beharrizan guztiak: logela, jangela, sukaldeak, eritegia, kalostra eta eskola, erromes eta bisitarientzako egoitza, ukuiluak eta beste hainbat eraikin, abadearen egoitza, eta, erdiko aldea eta espazio guztiaren ia erdia hartzen duela, eliza. Elizak badu berrikuntza bat, mendebaldeko dorrearen tokian abside bat baitu, ekialdekoari kontrajarrita. Eraikina mendebaldera orientatzeko formula hori erromatar ereduetatik hartu bide zuten, eta karolingiar liturgia erromatartu izanaren frogatzat hartzen da. Basilika bat da eliza, eta gurutzadura eta korua ditu ekialdean. Erdiko habearteak eta alboetakoek -zeinetan ere aldare asko dauden- ez dute espazio bakar jarraitu bat osatzen, baizik eta esparruka daude zatituak, hesi moduko batzuen bitartez. Ate eta sarbide asko zituen : mendebaldeko absidearen ondoan bi, eta beste hainbat iparraldetik bezala hegoaldetik. Mendebaldeko absidea San Petriri eskainita dago.

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu