Sanfrecce Hiroshima (japonieraz: サンフレッチェ広島 Sanfurecche Hiroshima?) Japoniako futbol talde bat da, Hiroshima hirikoa, Japoniako 3 Liga eta 3 Kopa irabazi ditu besteak beste.

Sanfrecce Hiroshima
Sorrera1938
Futbol zelaiaHiroshima Big Arch
edukiera: 50.000 lagun
inaugurazioa: 1992
PresidenteaJaponia Kaoru Koyano
EntrenatzaileaAlemania Michael Skibbe
LigaJaponiako 1 maila
20233.a
Webguneahttp://www.sanfrecce.co.jp/
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Etxekoa
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Kanpokoa

Izena aldatu

Sanfrecce izenak bi atal ditu, japonierazko "San" (hiru) eta italierazko "frecce" (geziak).

Historia aldatu

Taldea 1938an Toyo Industries Soccer Club (東洋工業サッカー部) izenarekin sortu zen. 60. hamarkadaren bukaeran talde japoniar indartsuena izan zen 5 Liga eta hiru kopa irabaziz eta 1969ko Asiako Txapeldunen Ligan hirugarren postua eskuratuz. 1968ko Olinpiar Jokoetan Japoniako selekzioak brontzezko domina irabazi zuen eta Tokyo Kyogoko jokalariek osatu zuten selekzioaren bizkarrezurra. 1981ean izena aldatu zuen eta Mazda SC (マツダSC) bihurtu zen.

1992an liga profesionala eratu zenean izen berria hartu zuen, Sanfrecce Hiroshima. Hasiera hartan liga bi fasetan jokatzen zen eta Sanfreccek lehen fasea irabazi zuen, beraz ligako finala jokatzeko txartela eskuratu zuen zuen. Bigarren fasean ordea oso gaizki ibili zen eta maila galdu zuen. Finalean ere galtzaile atera zen.

Hurrengo urteetan maila apala izan zuen harik eta 2007an kopa finalera iritsi zen arte. 2012, 2013 eta 2015ean Liga irabaztea lortu du eta 2015ean FIFAren Kluben arteko Munduko Kopan hirugarren gelditu zen.

Palmaresa aldatu

Japonian: 8 aldatu

  • Japoniako liga (3): 2012, 2013, 2015.
    • Liga amateurra (5): 1965, 1966, 1967, 1968, 1970.
  • Enperadorearen Kopa (3): 1965, 1967, 1969.
  • Superkopa (4): 2008, 2013, 2014, 2016.

Nazioartean: 0 aldatu

Kanpo estekak aldatu