Sandra Morán

Guatemalako emakume politikari eta aktibista

Sandra Morán Reyes (Guatemala Hiria, 1960ko apirilaren 29a) politikaria, musikaria, feminista eta LGTB eskubideen aldeko ekintzailea da. Convergencia alderdiko kidea zela, 2015eko hauteskunde orokorretan Kongresuko diputatu hautatu zuten, baita alderdiaren buru izendatu ere.[1]

Sandra Morán

Guatemalako Kongresuko kidea

Bizitza
JaiotzaGuatemalako Hiria1960ko apirilaren 29a (63 urte)
Herrialdea Guatemala
Hezkuntza
HeziketaGuatemalako San Carlos Unibertsitatea
Jarduerak
Jarduerakaktibista, politikaria, musikaria, emakumeen eskubideen aldeko ekintzailea, giza eskubideen aldeko ekintzailea eta Haurren eskubideak
MugimenduaNueva cancióna
Musika instrumentuamarinba
perkusionista

Biografia aldatu

Guatemala Hiriko 7. zonako familia katoliko batean jaio zen.[2]

Protesta mugimenduekin bat egin zuen 14 urterekin, Instituto Normal Centro América-ko (INCA) ikasle mugimenduan sartu zenean. 18 urte zituela, Ekonomia Zientziako ikasketak hasi zituen San Carlos de Guatemala Unibertsitatean. 19 urterekin, Ejército Guerrillero de los Pobres-en sartu zen, aktibista klandestinoa zelarik.

1981ean Mexikon erbesteratu zen, gero Nikaraguan eta Kanadan, azkenik, 1994an Guatemalara itzuli zen. Urte horietan, Kin Lalat[3] musika-taldean sartu zen, Unidad Revolucionaria Nacional Guatemalteca-ri (URNG) loturikoa, eta abesti berria deritzon estilokoa dena.

Guatemalara itzuli zenean, 1994an, Bake Akordioetako Emakumeen Asanbladako Sector de Mujeres-en sartu zen. Ondoren, 1996an sinatutako Bake Akordioen parte zen emakumeen agendari jarraipena emateko sortutako Emakumeen Foroko koordinatzailea izendatu zuten. Geroago, Bake Hitzarmenen Nazionaleko Kontseiluko (CNAP) koordinatzaileorde izan zen Unidad Nacional de la Esperaza alderdiko gobernuan [4], Sector de Mujeres-en ordezkaria zela (Guatemalako 33 emakumeen kolektiboen bilkura).

Ibilbide politikoa aldatu

Aktibista aldatu

Emakumeen eta sexu gutxiengoen eskubideen aldeko aktibista da eta erakunde anitzetan jardun da, bai Guatemalan eta baita atzerrian ere, batez ere talde feministak eta lesbianenak sustatuz. Guatemalako lehen talde lesbianoaren sortzaileetako bat da eta 1998an Guatemala Hirian ospatu zen herrialdeko lehen harrotasun egunaren antolatzaileetako bat izan zen.[5]

Diputatua (2016 - 2019) aldatu

Morán lesbiana da, beraz, 2015eko hauteskundeak eta gero, Guatemalako historian hautatutako lehen diputatu eta politikari homosexuala izan zen. "Diputatuen Foroko" lehen emakumezko presidentea ere izan zen.[6] Global Action for Parliamentarians (PGA) taldeko kide da.[7]

Karguan sustatutako ekimenak:[8]

  • ONU Mujeres-en laguntzarekin, 2016ko irailean, Foro de Congresistas sortu zuen Guatemalako emakumeentzako aukera hobeak bilatzeko helburuarekin.[9]
  • Emakumeen Garapen Ekonomikoaren Legea.
  • Genero Identitatearen Legea (OTRANS-en laguntzarekin).
  • Laneko mahai teknikoak Guatemalako Kongresuko Osasun Batzordearekin (Hivosen laguntzarekin).

Erreferentziak aldatu

  1. (Gaztelaniaz) «Sandra Morán, una feminista en el Congreso» Plaza Pública (Noiz kontsultatua: 2020-09-09).
  2. (Gaztelaniaz) «Entrevista a Sandra Morán: Lesbiana, feminista, congresista» EntreMundos 2016-03-12 (Noiz kontsultatua: 2020-09-09).
  3. (Gaztelaniaz) Un nuevo amanecer. Homenaje a Rigoberta Menchú Premio Nobel de la Paz 1992. Aquelarre, https://journals.lib.washington.edu/index.php/aquelarre/article/viewFile/13359/11719 or..
  4. .http://www.plazapublica.com.gt/content/sandra-moran-una-feminista-en-el-congreso
  5. «First openly LGBTI person voted into Guatemalan congress – Latin Correspondent» web.archive.org 2016-04-23 (Noiz kontsultatua: 2020-09-09).
  6. (Gaztelaniaz) En palabras de Sandra Morán. unwomen, https://www.unwomen.org/es/news/stories/2018/4/in-the-words-of-sandra-moran or..
  7. (Gaztelaniaz) «Comunicado de PGA sobre la Diputada Sandra Morán de Guatemala» Parliamentarians for Global Action - Mobilizing Legislators as Champions for Human Rights, Democracy and Peace (Noiz kontsultatua: 2020-09-09).
  8. (Gaztelaniaz) «Sandra Morán combina la política y su apoyo a los movimientos sociales | America Latina» america-latina.hivos.org 2020-04-14 (Noiz kontsultatua: 2020-09-09).
  9. (Gaztelaniaz) «Foro Parlamentario de la Mujer se reúne con funcionarios del PNUD para conocer INDH 2015/2016» El PNUD en Guatemala (Noiz kontsultatua: 2020-09-09).[Betiko hautsitako esteka]

Kanpo estekak aldatu