Sandra Kim

abeslari belgikarra

Sandra Kim (Saint-Nicolas, Belgika, 1972ko urriaren 15a benetako izenez Sandra Caldarone) jatorri italiarreko abeslari valoniarra da. 1986ko Eurovision Lehiaketa irabazi zuen J'aime la vie abestiarekin, Bergenen (Norvegia) ospatu zen ikuskizunean. Hau izan zen Belgikak lehiaketa honetan irabazitako lehen aldia, eta 2022 bitartean bederen, bakarra.

Sandra Kim

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakSandra Caldarone
JaiotzaSaint-Nicolas1972ko urriaren 15a (51 urte)
Herrialdea Belgika
Lehen hizkuntzafrantsesa
Hezkuntza
Hizkuntzakfrantsesa
nederlandera
Jarduerak
Jarduerakabeslaria
Izengoitia(k)Sandra Kim
Genero artistikoapop musika
Musika instrumentuaahotsa

sandrakim.be
IMDB: nm1055679 Facebook: SandraKimOfficial Spotify: 4dhrlsu6mKvOwJWOrwnkuV Musicbrainz: 60f5e324-d051-42b1-996f-a2a0e4b2c855 Discogs: 283562 Deezer: 633627 Edit the value on Wikidata

Ibilbidea aldatu

Haurra zela, Musiclub taldeko abeslari gisa partaide izan zen. Talde horrekin 1985ean Ami-Ami abestia interpretatu zuen Milango L'ambrogino d'oro lehiaketan. Sei hilabete geroago Belgika ordezkatzeko aukeratu zuten 1986ko Eurovision Abesti Lehiaketan parte hartzeko.

Lehiaketa irabazi zuenean 13 urte besterik ez zituen, nahiz eta J'aime la vie ('I love life') letretan '15 urte baino ez izatea' abesten duen eta jaiotza urterako 1970. urtea eman zuen.

Adinaren pixkar irregulerra zenez, bigarren sailkatuak, Suitzak, garaipena lortzeko aukera sumatu zuen eta balorazioari helegitea jarri zion (arrakastarik gabe).[1] 1990. urtera arte ez zen 16 urtetan ezarri parte-hartzaileen gutxieneko adina. Kim izan da historian Eurovisioneko irabazle gazteena.

Erreferentziak aldatu

  1. (Gaztelaniaz) «Sandra Kim» eurovision-spain.com (Noiz kontsultatua: 2023-05-09).

Kanpo estekak aldatu