Done Bikendiko dorreak

San Vizenteko Dorreak» orritik birbideratua)
Artikulu hau Barakaldoko eraikinei buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Done Bikendi (argipena)».

Done Bikendiko edo San Bizenteko Dorreak Barakaldo berriko eraikinik ezagunenetarikoak dira. Barakaldoko Done Bikendiko barrutian altxatu ziren 2002 eta 2005. urteen bitartean. Guztira 1.200 etxebizitzak osatzen dute konplexua, zortzi dorretan banaturik. Etxebizitzetako 800 babes ofizialekoak dira; dorreetako bost, alegia.

Done Bikendiko dorreak
Dorreen ikuspegi panoramikoa.
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Bizkaia
HerriaBarakaldo
Koordenatuak43°17′N 3°00′W / 43.29°N 3°W / 43.29; -3
Map
Historia eta erabilera
Eraikuntza2002 - 2005
Arkitektura
Dimentsioak75 (altuera) m

Guztira 22 solairu, eta 75 metroko garaiera dute. Dorreen ondoan Barakaldoko lorategi botanikoa eraiki da, mundu zabaleko hainbat landare eta zuhaitz biltzen dituena. Horrez gain, dorreen iparraldean Megapark merkataritza-gunea dago.

Dorreen airetiko ikuspegia.

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu


Aurrekoa
Magallanes kaleko dorreak
Barakaldoko eraikinik garaienak
2005 - 2006
Ondorengoa
BEC Dorrea


  Artikulu hau Bizkaiko geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Wikiatlasa