San Trokaz eliza
San Trokaz eliza Abadiñoko Zelaieta auzoan dagoen eliza da, Torkuato Accikoaren omenez sagaratua. Inazio Ibero arkitektoak diseinatua, eraikitze lanak 1783an amaitu zuten.
San Trokaz eliza | |
---|---|
Kokapena | |
Herrialdea | Euskal Herria |
Probintzia | Bizkaia |
Herria | Abadiño |
Koordenatuak | 43°09′N 2°37′W / 43.15°N 2.61°W |
Historia eta erabilera | |
Irekiera | 1783 |
Elizbarrutia | Bilboko elizbarrutia |
Arkitektura | |
Estiloa | pizkundetar arkitektura |
Arkitektura klasikoaren ariketa dugu, berritasunei uzkur eta Euskal Herrian sustrai sakonak dituen eraikitze modu tradizionaletara lotuta dagoena. Horren frogagarri dira bere tipologia errenazentista barruan nabe bakarreko kapera garaiak dituen tenplua edo gotiko estiloko zainez osaturiko izartegi estalpenak. Gauza bera gertatzen da bere triglifoz eta metopezko lengoaia klasikoarekin.[1]
Barrualdean nabe zabala du, buru poligonalarekin eta alboetan hiru kapera ditu. Kapera horiek barrualderantz hedatzen dira, kanpora izan beharrean. Hiru erretaula rokoko ditu eta aldare barroko naturalista bi.[2]
Ikus, gainera
aldatuErreferentziak
aldatuKanpo estekak
aldatuEuskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Euskal Wikiatlasa |