San Roke kaleko etxe gotikoak
San Roke kaleko etxe gotikoak Gipuzkoako Getaria udalerrian dauden jauregi gotiko batzuk dira. Getariako Alde Zaharran daude, San Roke kaleko 27. zenbakian.
San Roke kaleko etxe gotikoak | |
---|---|
![]() | |
Getariako hiri historikoa | |
Kokapena | |
Herrialdea | ![]() |
Probintzia | ![]() |
Udalerria | Getaria |
Koordenatuak | 43°18′15″N 2°12′16″W / 43.30404°N 2.20446°W |
![]() | |
Historia eta erabilera | |
Eraikuntza | XV. mendea |
Arkitektura | |
Estiloa | arkitektura gotikoa |
Ondarea | |
EJren ondarea | 5 |
Gaur egun bertan bi izarretako hotela dago.
Eraikina
aldatuEtxe hauek Alde Zaharrean hobekien kontserbatu izan diren Erdi Aroko jauregi multzoetako bat da, oraintxuki zaharberrituak izan baidira. Erdi Aroan kale hau osatzen zuten jauregien azken aztarna dira, ondorioz bere garai kale honek Torrekalea izena zuen eta Getariko merkatari eta ontzigile aberatsenen bizileku zen.
Ataria bere dobelengatik nabarmentzen da, eta bereziki bere leihoetako apaindurarengatik ere bai, honen antzeko adibidea Aldamar kaleko Zarautz dorretxean ikusgai dago.
Aurrealdeko mentsula lerroak gaur egun jada desagertuak dauden zurezko egiturak eusteko lirateke, ziurrenik galeria bat edo balkoiak.