San Petrike dantza
San Petrike dantza, Xan Petrike dantza edo Ipurdi dantza euskal dantza herrikoi bat da.
Jatorria
aldatuJatorria Iparraldean eta Baztan ibarrean du. Biarnon Lepetike dans izenez ere dantzatzen da. Batzuen ustez, frantsesezko Jean Petit Qui dance ("Joan Txiki dantzaria") izenetik eratorria omen du.
1991an Oskorri euskal folk taldeak Hi ere dantzari diskoaren barnean kaleratu zuen.
Koreografia
aldatuIpurdi dantza izenez dantzatu ohi da Baztanen. Dantza-jolas modukoa da, sarritan umeek dantzatua, halere dantza herrikoi gisa hartua izan ohi da.
Joko klasiko antzekoa da, bertan mugimenduak edo dantza moldeak errepikatuz doazen einean berriak gehitzen zaizkio, azkenean mugimendu guztiak elkartzean amaitzen delarik.
Koreografia bitan banatzen da: lehenbiziko zatia dantzatua da, aldiz bigarrena gorputzaren atal ezberdinekin lurzorua ukitzen den jolas modukoa da (oinak, hatzak, belaunak, ukalondoak, belarriak, ipurdia...), azkenean dantza itzulipurdi batez bukatzen delarik.
Dantzariek dantzatuz doazen einean euskaraz honako hau abesten dute:[1]
« | Oin punta batez, beste nor batez Sortik (Zutik) eta ingura Oin punta batez, beste nor batez Oin punta batez, beste nor batez Oin punta batez, beste nor batez Oin punta batez, beste nor batez Oin punta batez, beste nor batez |
» |