San Pedro eliza (Nora)

San Pedro eliza asturiar artearen eraikin ederra da. Asturiasko Printzerriaren Les Regueres herrian dago, Nora ibaiaren eskuinean. Alfontso II.a Asturietakoa (760-842) erregearen garaian eraiki zen.

San Pedro eliza (Nora)
Kultura ondasuna
Kokapena
Estatu burujabe Espainia
AutonomiaAsturiasko Printzerria
ProbintziaAsturiasko probintzia
Asturiasko kontzejuLes Regueres
Koordenatuak43°22′09″N 5°57′43″W / 43.36917°N 5.96192°W / 43.36917; -5.96192
Map
Historia eta erabilera
IrekieraIX. mendea
Izenaren jatorriaPetri
Arkitektura
EstiloaArte aurre-erromanikoa
Ondarea
BICRI-51-0000798

Historia aldatu

Esan dugun bezala, IX. mende hasieran eraiki zen. Elizaren lehenengo aipamena dokumentuetan 905 urtekoa da, Alfontso III.a Leongoaren emaitza idazki batean. 1931ko ekainaren 3an Espainiako Kultura Ondasunaren izendapena jaso zuen. 1935ean Alejandro Ferrant arkitektoak, Manuel Gómez Morenoren zuzendaritzapean, zaharberritzeari ekin zion. Gerra Zibilean eliza erre egin zen. Berreraikitze lana Luiz Menéndez-Pidalen eskuetan egon zen. Lanak 1960. hamarkadan bukatu ziren. Antza denez, gaur egun ikusten den kanpandorrea, aurretik ez zegoen dokumentatuta.[1]

Egitura aldatu

Bere oinarrizko egituran hiru habe daude, egurrez estaliak. Oinplanoa San Julián de los Prados elizaren antzekoa da baina honetan ez dago gurutzadura. Aldare nagusiaren aldeak laukizuzenaren itxura du eta hiru aldetan banatuta dago. Elkarrekin komunikatuta dauden hiru kapera gangadunak ditu eta, kapera nagusiaren gainean, kamera suprabsidiala. Jatorriz margotuta egon zen.[2]

Iruditegia aldatu

Erreferentziak aldatu

  1. .
  2. .

Kanpo estekak aldatu