San Pedro eliza (Erreta)
San Pedro eliza Itzagaondoko Erreta lekuan XII. mendeko kristiau eliza bat da, erromaniko estiloan.
San Pedro eliza | |
---|---|
Kokapena | |
Herrialdea | Euskal Herria |
Probintzia | Nafarroa Garaia |
Udalerria | Itzagaondoa |
Koordenatuak | 42°44′21″N 1°26′23″W / 42.73918929°N 1.43969602°W |
Eraikina
aldatuSan Pedro eliza erromaniko berantiar jatorriko eraikuntza da (1200 ingurunean), XIV. mendean gotiko estiloan handitu zena. Gotorleku itxura du bere horma eta kontrahormek. Habearte bakarra du, hiru ataletan banatuta, burualde poligonala eta alboko kapera bana habeartearen hirugarren atalean. Lehenengoa (gune zaharrena) dorrearen gainean dago, eta kanoi-ganga zorrotzez estalita dago. Gainerako atalak gurutze-ganga sinplez estalita daude. Burualdeak nerbiodun horma-atalez osatutako ganga du, giltzarria Agnus Deirekin zizelkatuta; lau mentsulek ere zizelkatutako dekorazioa dute; horietatik abiatzen dira habearteko azken arku diafragma eta burualdeko garaipen-arkua. Alboko kaperetan gurutze-ganga dago, giltzarriekin.
Erreferentziak
aldatu- Nafarroako Entziklopedia Handia | ERRETA. (Noiz kontsultatua: 2021-12-16).