San Millango sorginak

San Millango sorginak (gaztelaniaz, Las brujas de San Millan) 1907an Ignacio Zuloaga margolariak Segovian egindako lana da. Margolana Espainia Beltza islatzen du, muturreko errealismoaz. 1908an Parisen izan zen erakutsia, bertako Societé Nacionalean, eta 1909an New Yorken. Margolanean agertzen diren pertsonak bere osaba zen Daniel Zuloagaren neskameak ziren. San Millan Segovia hiriko erdiguneko auzoa da; XX. mendearen hasieran, nahiz eta erdigunetik gertu egon, txiroa eta degradatua zen. Haren bitartez, Zuloagak Gaztelaren arima erakutsi nahi zuen.

San Millango sorginak
Jatorria
Sortzailea(k)Ignacio Zuloaga
Sorrera-urtea1907
Ezaugarriak
Egile-eskubideakjabetza publiko
Kokapena
LekuaSan Telmo Museoa
BildumaSan Telmo Museoa
InbentarioaInv.%202633.

Deskribapena aldatu

Margolanean sei pertsonai ikus daitezke, emakumeak seiak. Konposizioa triangelu batean antolatzen da, margolariaren lanetan ohikoa zen modutan. Atzean paisaia kasik ez da ikusten, beldurra eta iluntasuna trasmititzeko. Orokorrean margolanak tenebrismoa adierazten du baina hala ere emakumeen aurpegiek argi berezia adierazten dute.

Kanpo Loturak aldatu

Kanpo estekak aldatu