Ireki menu nagusia

San Migel futbol zelaia (Mutriku)

San Migel zelaia Gipuzkoako Mutriku udalerrian dagoen futbol zelaia da. Mutriku Futbol Taldeak bertan etxeko partiduak jokatu ohi ditu. Itxura berezi edo ezohiko zelaia da, bi aldeetatik herrigunea zeharkatzen duen errepideak oso hurbiletik inguratzen baitu, errepidean doazen ibilgailuetako gidari nahiz bidaiariek ere partiduak ikusgai dituztelarik.

San Migel futbol zelaia
Mutrikuko futbol zelaia
[[Fitxategi:
Anoetako estadioa
|280px]]
Kokapena
Gipuzkoa Mutriku, Gipuzkoa
 Euskal Herria

San Migel futbol zelaia (Mutriku) hemen kokatua: Gipuzkoa
San Migel futbol zelaia (Mutriku)
San Migel futbol zelaia (Mutriku)
San Migel futbol zelaia (Mutriku) (Gipuzkoa)
Historia eta erabilera
Kirola futbola

1930ean eraiki zen, honek Gipuzkoako futbol zelai zaharrenetakoa bilakatzen du. 1984ean eraldaketa sakona jasan zuen, zelaiari harmailak, aldagela, bulgoa eta taberna gehitu zitzaizkiolarik. 2010ean beste eraberritze lanak egin zitzaizkion, belar naturala artifizialaren truk aldatu zen, argiztapen artifizial berria gehitu eta aldagelak eraberritu ziren.

Zelaiak berez 6.000 lagunentzako edukiera du, hauei herritarrek “Kaofulekoetxiak” deituriko etxebizitzetako ikusleak ere gehitu behar zaizkio, ondorioz, estadioa beraren kokalekuaren estutasunak gehituta, futbol zelaia bereziaren izaera ematen diote.[1]

ErreferentziakAldatu