San Migel eliza (Iurreta)

San Migel goiaingeruaren eliza Iurretan dagoen eliza da, Mikel goiaingeruaren omenez sagaratua.

San Migel goiaingeruaren eliza
Iurretako plaza: eliza eta udaletxea ikusgai
Irudi gehiago
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Bizkaia
HerriaIurreta
Koordenatuak43°11′N 2°38′W / 43.18°N 2.63°W / 43.18; -2.63
Map
Historia eta erabilera
Irekiera1815
Izenaren jatorriaMikel goiaingerua
Arkitektura
EstiloaArkitektura barrokoa
Arkitektura neoklasikoa

San Migel elizaren eraikina bi elementu desberdinen gehiketatik sortu zen, elementu horiek garai desberdinetakoak dira. Etengabeko auziek Iurretako eliza apala, zinetan Jose Zuaznabar 1748an dorre barroko bat eraiki baitzuen oztopatu zuten bere eraberritzea XIX. mendearen hasierak arte. 1800 urtearen hasieran, Gipuzkoako Alexo Miranda, Akademiako arkitektoa, aurreko dorre ikusgarriari eutsi behar zion proiektuaz arduratu zen eta 1815ean ekingo zion hori.[1]

Eliza neoklasikoa da eta lauki baten gainean jarritako gurutze grekoaren forma du, lauki hori errektangulu handiago baten barruan dago. Burualdean exedra bat du; oinetan berriz, koru altua. Elizaren barrualdean San Migel Arkanjeluren irudia duen erretaula modernoa da nagusi.[2]

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Wikiatlasa