San Martin Tourskoaren eliza (Urzainki)

San Martin Tourskoaren eliza Nafarroako Urzainki udalerrian dagoen eliza bat da.

San Martin Tourskoaren eliza
Kokapena
Herrialdea  Euskal Herria
Probintzia  Nafarroa
Herria Urzainki
Koordenatuak 42°49′48″N 0°56′24″W
Arkitektura

KokalekuaAldatu

Herrigunean dago, Ezka ibaia eta Urzainkiko pilotalekuaren alboan.

HistoriaAldatu

Eliza barrokoaren nukleo nagusia XII. mendean eraikitako eraikin protogotiko bati dagokio, hari XVI. mendean eta ziurrenik barrokoan ataria eta alboetako nabeak gehitu zitzaiozkion.

EraikinaAldatu

Erdialdeko nabea gurutzadura gangez estalia dago, alboetakoak zorrotzak, eta kapera nagusia ganga sexpartita batez.

Kanpoaldean, kanpandorrea nabarmentzen da, Erdi Aroko elizetako ohiko ezaugarria dena, bai eta tertzelete ganez estalitako ataria ere. Barnealdean zilarrezko eliz-tresnak nabarmentzen dira, bai eta Iruñeko San Zernin burguaren marka duen erlikario gotikoa eta Pizkunde garaiko prozesioetako gurutzea ere. XVI. mendeko taula gaineko margoa ere aipagarria da, flandriar estiloko Ecce homo bat irudikatzen du.

Kanpo estekakAldatu