San Markoko Mankomunitatea

Artikulu hau hondakinak kudeatzen dituen elkarteari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Marko».

San Markoko Mankomunitatea[1] (San Markos Mankomunitatea izenaz ere ezaguna[2]) Donostialdeko hondakinak kudeatzen dituen udalerrien elkartea da.

Bere funtzio garrantzitsuenak hauek dira: hondakinen gaikako bilketa eta hauen tratamendua, San Marko eta Aizmendi zabortegien eta Ontziak Sailkatzeko Urnietako Plantaren kudeaketa, eta ingurumenarekiko kontzientziazioa eta sentsibilizazio kanpainak abiaraztea ere.

San Markoko Mankomunitatea ondorengo udalerri hauek osatzen dute:[3]

Guztira 311.613 biztanle biltzen dituzte mankomunitateko udalerriek.

2014ko urriaren 21ean, San Markoko zabortegiak behin betiko ateak itxi zituen. Zabortegia ixteko lanek hamar hilabeteko iraupena izan zuten. Denis Itxaso San Markoko Mankomunitatearen presidentea azpiegitura “zaharkitua” ixteagatik zoriondu zen. Guztira, 157.500 metro kubiko zabor lur-geruza batekin estali zituzten.[4]

Erreferentziak aldatu

  1. San Markoko Mankomunitatearen iragarkia, Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala, 2011-06-20.
  2. Mankomunitatearen webgunea. (Noiz kontsultatua: 2016-06-24).
  3. «Mankomunitateko kideak» www.sanmarkos.eus (Noiz kontsultatua: 2016-06-24).
  4. «San Markoseko zabortegiak behin betiko ateak itxi ditu», EiTB, 2014-10-21.

Kanpo estekak aldatu