San Kristobal gotorlekuko ihesa

San Kristobal gotorlekuko ihesa 1938ko maiatzaren 22an Ezkabarteko Ezkaba mendiaren gainean zegoen espetxetik 795 presok egindako ihesaldia izan zen. Kopurua kontuan hartuta, mundu osoko inoizko preso-ihesaldi handienetarikoa da.

San Kristobal gotorlekuko ihesa
Irudia
Map
Motakartzelatik ihes egitea
flight (en) Itzuli
Honen izena daramaSan Kristobal gotorlekua
Honen parte daEspainiako Gerra Zibila
Data1938ko maiatzaren 22a
KokalekuSan Kristobal gotorlekua
Ezkabarte
HerrialdeaEspainia
Partehartzaile kopuru795
San Kristobal gotorlekuaren sarrerako korridorea.

Historia aldatu

 
Gotorleku perimetroko hobien ikuspegi bat

1938an San Kristobal gotorlekuak 2.487 preso zituen, gehienak sindikalistak eta errepublikazaleak. Espetxearen egoera latza zen oso: jipoiak, gosea eta zorriak nonahi. Hori zela eta, 1937ko urtarrilaren 1etik 1945eko uztailaren 6an presondegia itxi arte 305 preso hil ziren.

Ihesaldia hogeita hamar presok zorrotz antolatu zuten. Operazioa afarian hasi zen, une horretan zaindariak sakabanatuta zeudelako. Taldeka banatu eta zenbait zaindariri armak kendu ondoren, guardia konpainia afaria egiten ari zen lekura joan ziren. Aurre egin zien guardia bat barra batekin jo eta hil egin zuten. Laster, garitetan zeuden soldaduak ere errenditu egin ziren. Ordu erdi bat baino ez zuten behar izan presoek gotorlekua bereganatzeko eta, handik, kanpoaldera atera ziren.

Iruñetik bueltan zetorren soldadu bat egoeraz konturatu eta hirira jaitsi zen alarma jotzeko. Gainera, 1937ko apirileko Salamancako gertaeraren ondorioz preso zegoen Ángel Alcázar de Velasco falangistak ere mendia jaitsi zuen, abisatzeko.

Militarren kamioiak, islagailu handiak zeramatzatela, gotorlekura ailegatu zirenean, preso batzuek ihes egiteko asmoa alde batera utzi zuten. Beraz, goizeko ordu bi eta erdietan egindako zenbaketan 1.692 preso zeuden. Hau da, 795 presok ihes egin zuten, planik gabe, gaizki jantzita, gaizki elikatuta, armarik gabe eta itsumustuan. Berehala hasi ziren presoak harrapatzeko lanak, eta ia erresistentziarik gabe harrapatu edo hil zituzten. Maiatzaren 23an 259, 24an 445, eta hurrengo egunetan gutxiago [1]. Azkena, hiru hilabete beranduago, abuztuaren 14an, harrapatu zuten. Hainbeste denbora mendian bakarrik pasa ondoren, "Tarzan" ezizena jarri zioten.

795 iheslarietatik 585 harrapatu, hiruk muga zeharkatu eta 187 erail zituzten, horietatik 24 identifikatu gabeak[2]. Hau da, litekeena da beste lauk ihes egin izana. Gehienak Ezkabarten, mendiaren iparraldeko aldean, hil zituzten, baita Olaibar eta Baztanen ere, eta Antsoainen. Guztira, 211 iheslari hil zituzten. Harrapatutako 16 buruzagitzat jo eta epaitu egin zituzten: bat Iruñeko zoroetxean sartu zuten, eta 14k heriotza-zigorra jaso zuten. Urte hartako irailaren 8an Iruñeko Ziudadelaren atzean dagoen Vuelta del Castillon fusilatu zituztenak hauek dira:

  • Gerardo Aguado Gómez
  • Teodoro Aguado Gómez
  • Bautista Álvarez Blanco
  • Calixto Carbonero Nieto
  • Antonio Casas Mateo
  • Daniel Elortza Ormaetxea
  • Antonio Escudero Alconero
  • Ricardo Fernández Cabal
  • Francisco Herrero Casado
  • Francisco Hervas Salome
  • Primitivo Miguel Frechilla
  • Miguel Nieto Gallego
  • Rafael Pérez García
  • Baltasar Rabanillo Rodríguez.

Ondorengo eginbideetan, Ángel Alcázar de Velasco salatzaile falangistak zigorraren murrizketa jaso zuen, baita beste 60 presok ere. Espetxearen zuzendaria, Alfonso de Rojas, kargutik kendu zuten.

Hona hemen mendian hildakoen kopurua jaioterriaren arabera:

 
Gotorlekuaren aurrealdean dagoen armarri frankista.

Omenaldiak aldatu

 
Ezkaba mendian iheslarien omenezko oroitarria.

1988an, ihesaldiaren 50. urteurrena zela eta, askatasunaren eta Errepublikaren alde eroritako iheslarien omenezko oroitarria eraiki zuten Ezkaba mendian. Oroitarriari hirutan eraso zioten, azkenekoz 2009ko abuztuan, ultraeskuindar kideek mazo-kolpez hautsi zutenean.[3]. Alderdi guztiek ekintza gaitzetsi zuten Nafarroako Alderdi Popularrak izan ezik[4].

Iñaki Alforjak 2006an ihesaldiari buruzko Ezkaba izeneko dokumentala estreinatu zuen[5]. Aurrez, Felix Sierrarekin batera, Fuerte de San Cristobal - La gran fuga de las cárceles franquistas (Pamiela, 2005) liburua argitaratua zuen.

2009ko maiatzetik aurrera, 12 plaka jarri dituzte 205 hildakoen omenez Ezkaba mendiaren inguruko zenbait hilerritan. Aitzoainen dagoenak hamar izen ditu, Antsoaingoak 20, Añezkarkoak 15; Artikakoak 17, Ballariaingoak 12, Berriobeitikoak 14, Berriogoitikoak 13, Berriozarrekoak 47, Elkartekoak 17, Larragetakoak 12, Lotzakoak 15 eta Oteitzakoak 13 [6]. Horietariko batzuek ere erasoak jasan dituzte, tartean Artikakoak eta Aitzoaingoak[3][4].

Barricada rock taldeak "La tierra está sorda" bere diskoan ihesaldiari buruzko "22 de mayo" izeneko abestia moldatu zuen.

Ikus, gainera aldatu

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu