San Kanutoren katedrala (Odense)
San Kanutoren katedrala edo Odenseko katedrala (danieraz Sct. Knuds Kirke edo Odense Domkirke) Odenseko eliza nagusia da. Elizaren kriptan San Kanuto errege handiaren hilobia dago.
San Kanuto katedrala Sct. Knuds Kirke | |
---|---|
Kokapena | |
Estatu burujabe | Danimarka |
Estatu | Danimarka |
Eskualdea | Hegoaldeko Danimarka |
Udalerria | Odense Municipality |
Koordenatuak | 55°23′43″N 10°23′20″E / 55.3954°N 10.388988888889°E |
Historia eta erabilera | |
Irekiera | 1499 (egutegi gregorianoa) |
Izenaren jatorria | San Kanuto |
Erlijioa | Danimarkako Eliza |
Elizbarrutia | Diocese of Funen (en) |
Izena | San Kanuto |
Arkitektura | |
Materiala(k) | adreilua |
Estiloa | arkitektura gotikoa |
Kontaktua | |
Helbidea | Klingenberg 19, 5000 Odense C |
Webgune ofiziala | |
Historia
aldatuGaur egungo katedrala Odensen dagoen San Kanutoren bigarren katedrala da izan ere lehenengoa 1247an erre baitzen Erik IV.a eta bere anai Abelen arteo gerra zibilean.
Oraingo eraikina XIV mendean monasterio frantziskotarra izan zen eta ordukoak ditu alderik zaharrenak. Eliza 1499ko apirilaren 30ean sagaratu zen. Izena San Kanuto erregearen hilobiari dagokio. Hau 1086n hil zuten Odenseko San Albano elizan eta Eliza Katolikoak Danimarkako patroi izendatu zuen 1101 urtean.
Katedrala
aldatuAdreilu gorriz eraiki zuten material merkea izanik azkarrago altxatzeko. Estilo gotikoa du eta dorre bakarra dauka aurrealdean.
Elizak hiru nabe ditu eta oinarria gurutza latindar itxurakoa da. Barnealdea nahiko sinplea da eta karez zurituriko hormak ditu. Aldarean erretaula zoragarria du, Lübeckeko eskultore famatua zen Claus Bergek egindakoa. Itun Berriko pasadizuak ageri ditu erretaula triptikoak.
Organoa Amdie Wormek egina da eta 1752an ezarri zuten.
Kripta
aldatuKripta da katedralaren tokirik bisitatuena. San Kanuto eta Benito bere anaiaren hilobiak daude, bai eta Joan I.a eta Kristian II.a errege eta beren erreginenak ere.
Iruditegia
aldatu-
Katedrala.
-
Erretaula.
-
Nabea.
-
Organoa.
Kanpo estekak
aldatu- (Danieraz)(Ingelesez)(Alemanez) Webgune ofiziala