San Jose de Calasanz (eskultura)

San Jose de Calasanz eskultura» orritik birbideratua)

Jesús Ruizek, José de Calasanz apaizaren eskulturak egiten ditu. Apaiz horrek lehen eskola publikoak sortu zituen, eta gaur egun Eskolapios[1] izenez ezagutzen dira. Ikus dezakeguna da gizon bat haur batekin besoetan. Baina eskultura guztiak ez dira berdinak, horietako askok esanahi desberdina duten aldaerak dira. Eskultura asko egin ditu, eta San Jose de Calansanzek sortu zituen ikastetxeak bisitatzeko aukera badugu, dauden obra ezberdinak ikusiko ditugu.

Eskolapiotan dagoen eskultura Jesus Ruizek egindakoa

Egilea aldatu

Jesus Ruiz 1940an jaio zen Mendabian', Nafarroan. Jose Angeli esker, marrazketa irakatsi zion eta arte ederrak ikasi zituen Bilbon. Marrazkiak egiten zituen, baina eskultura abstraktuak egiteagatik nabarmentzen zen gehien. Hori guztia pedagogiara eta liturgiara bideratuta egon ohi zen, eta horregatik du eskultura bakoitzak bere esanahia. Calasanzeko San Joseri buruz egin zuen hainbeste obretako bat bihotzaren aldean hutsune bat duena izan zen, eta haren barruan haurrak daude. Honek, Calasanzek haurrak asko maite zituela esan nahi du.

Erreferentziak aldatu

  1. «Tolosa « ITAKA» www.itakaescolapios.org (Noiz kontsultatua: 2024-01-15).