San Joan eliza (Otsagabia)

San Joan Ebanjelariaren eliza Nafarroako Otsagabia udalerrian dagoen eliza bat da. San Joan Ebanjelariari sagaratua dago.

San Joan Ebanjelariaren eliza
Otsagabia San Joan Ebanjelistaren eliza.JPG
Elizaren irudia.
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Nafarroa Garaia
UdalerriaOtsagabia
Koordenatuak42°54′36″N 1°5′24″W
Historia eta erabilera
Irekiera1200 (egutegi gregorianoa)
IzenaJoan Bataiatzailea
Arkitektura

KokalekuaAldatu

Herrigunean dago, Labaria auzoan.

HistoriaAldatu

1200. urte inguruko eta XVI. eta XVII. mendeetako zantzuak dituen tenplua da.

EraikinaAldatu

San Joan parrokiaren barnean, Pizkundeko balio handiko hiru erretaula daude, 1574an Miguel de Espinalek kontratatuak. Erretaula handia da, eta traza oktogonala du absidearen formara egokitzeko. Eserleku bat, lau gorputz zutabeen artean eta teilatupea ditu. Koroan, Espinalek kontrataturiko hamalau aulkiak kontserbatu dira. Besoetan eta bizkarralde lauetan Hermesak eta figura biluziak dituzte, eserleku nagusian izan ezik. Parrokian, urrezko piezak eta hainbat oihal dira, Magdalenarena esaterako.

Kanpo-estekakAldatu