Ireki menu nagusia

San Joan Bataiatzailearen komentua (Zarautz)

San Joan Bataiatzailearen komentua frantziskotar komentua da, Gipuzkoako Urola Kosta eskualdeko Zarautz udalerrian dagoena. 1964an Gipuzkoako kultura ondasuna izendatua izan zen. Nafarroa etorbidea eta San Frantzisko kalearen arteko kantoian dago.

San Joan Bataiatzailearen komentua (Zarautz)
Kultura ondasuna
RI-51-0001599.jpg
Kokapena
Herrialdea  Euskal Herria
Probintzia  Gipuzkoa
Udalerria Zarautz
Koordenatuak 43° 17′ 10″ N, 2° 10′ 24″ W / 43.2860484°N,2.1732526°W / 43.2860484; -2.1732526Koordenatuak: 43° 17′ 10″ N, 2° 10′ 24″ W / 43.2860484°N,2.1732526°W / 43.2860484; -2.1732526
Historia eta erabilera
Irekiera1610
Ondarea
BIC RI-51-0001599

HistoriaAldatu

1610ean On Juan de Mancisidor zarauztarrak eraiki zuen, Filipe III.a Espainiakoaren idazkari eta aholkularia Flandrian. 1617an frantziskotar fraileek hartu zuten. Konbentzio gerra garaian frantsesek ospitale eta biltegi gisa erabili zuten, gero harpilatu eta fundatzaileak Flandriatik ekarritako erlikia ugari eraman zituzten.

1830ean berritu egin zuten eta 1959an elizako nabea zabaldu egin zen klaustroko eta patioko hegal bat erantsiz eta gaur egungo fatxada jaso zen.

EraikinaAldatu

Multzoa Eliza, Komentu eta Eskolak osatzen dute. Lehenak, gurutze latindarreko oinplanoa du, gurutzadura beso motz eta zabalekin. Hiru nabeak ertz-gangekin estaliak daude, gurutzaduraren erdian izan ezik, hemen ganga trenkatua baita. Nabe nagusia albokoak baino zabal eta luzeagoa da; hirurak neurri desberdinetako zutabe handiz bereizirik daude. Jasan dituen birmoldaketa ugarik esleipen estilistiko zaileko multzoa egiten dute.

Eraikin hau artistikoki ez da gehiegi nabarmentzen, baina estilo frantziskotarrari dagokionez bere nortasuna gordetzen du.

Barnean, erdiko eta bi aldeetako erretaulak daude. Lehena 1828an J. Ruiz de Larrinagak egina, bi pilastra, kapitel korintiarreko kolumna pare bat eta Bataiatzailearen irudi nagusia daraman horma-konkadun taulamendua eusten duten beste bik egituratzen dute erretaula. Alde banatara santu frantziskotarren eskulturak. Dena koroatuz alegoria jainkotiar bat begi frontal moduan.

Aipagarria da barnean, era berean, Antonio Blocklandt margolariak sinatutako Flandriako triptikoa. Olioz margotua dago tabla gainean egina eta bertan Pazko Jaiotzea (ezkerreko atea), Pazko Maiatza (erdiko taulan) eta Berpiztea (eskubikoan) irudikatzen dira.

Ikus gaineraAldatu

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Gipuzkoa
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: San Joan Bataiatzailearen komentua (Zarautz)