Ireki menu nagusia

San Joan Bataiatzailearen eliza (Venta de Baños)

San Joan Bataiatzailearen eliza (gaztelaniaz: iglesia de San Juan Bautista) eliza bisigotikoa da, Venta de Baños izeneko udalerrian (Palentzia, Espainia). Hau dugu bisigodoen garaiko eliza datatu bakarra eta 661. urtean eraiki zen. Eraikina sortu zeneko hilarri bat gordetzen da kapera nagusiaren gainean.

San Joan Bataiatzailearen eliza (Venta de Baños)
Kultura ondasuna
SAN JUAN DE BAÑOS.JPG
Kokapena
Herrialdea Espainia
Autonomia Gaztela eta Leon
ProbintziaPalentziako probintzia
UdalerriaVenta de Baños
HerriBaños de Cerrato
Koordenatuak 41° 55′ 15″ N, 4° 28′ 20″ W / 41.92083333°N,4.47236111°W / 41.92083333; -4.47236111Koordenatuak: 41° 55′ 15″ N, 4° 28′ 20″ W / 41.92083333°N,4.47236111°W / 41.92083333; -4.47236111
Altitudea , itsas mailaren gainetik
Historia eta erabilera
IrekieraVII. mendea (egutegi gregorianoa)
Elizbarrutia Roman Catholic Diocese of Palencia Itzuli
Arkitektura
Estiloa Visigothic architecturea Itzuli
Ondarea
BIC RI-51-0000076

Rezesvinto erregearen sustapenean egin zen, botozko eraikuntza izan zen. Eraikinaren ondoan gaur egun iturri bat ikus dezakegu, erromatarren garaian senda-urak edo termak zirenak. Kondairak dioenez, erregea ur hauetan mirariz sendatu zela eta ondorioz, jainko pagano bati eskainitako gunea kristautu zuela eliz hau eraikiz. Uraren harremanarengatik, San Joan bataiatzaileari eskaini zitzaion eraikina.

Oinplanoa basilikaleko eraikin honek, hiru nabe eta hiru abside ditu (erdikoa da originala den bakarra). Urteekin elizak aldaketa batzuk jaso izan ditu:

  • Jatorrizko oinplanoak ataria zeukan. Burualde tridentearekin lerrokatuta ez zeuden hiru nabe zituen. Nabeak kolomekin banatzen ziren. Liturgiaren araberako antolakuntza espaziala zuen. burualdea soilik zegoen gangatua, gainontzekoa egurrezko sabai lau batez estaltzen zen.
  • Gotikoan nabeak burualdearekin lerrokatu ziren, honela nabeetan zegoen jendeak, liturgian pasatzen zena ikus zezakeelarik.
  • Azkeneko aldaketa XIX. mendean egin zen, kanpai dorrea gehitu zitzaiolarik.

Kanpoaldeko sarreran, ferra arku bisigodoa topatzen dugu. Harrietan eginiko apaindurak metalgintza lanetan ere ikus dezakegu (Recesvintoren koroa). Barrualdean erromatar garaiko kapitel bat aurkitu dezakegu, gainontzekoak bisigodoen garaian eginiko kopiak ditugu. Eliza honetan erabilitako elementu gehienak berrerabiliak dira (erromatar garaikoak).

Arkitektura guztiz simetriko eta bolumetrikoa dugu.

Ikus, gaineraAldatu

Kanpo loturakAldatu