San Isidoro basilika

Leóngo eliza

Leongo San Isidoro errege basilika-kolegiata (gaztelaniaz: Real Basílica Colegiata de San Isidoro de León) Leóngo eliza erromanikoa da, XI. eta XII. mendeetan zehar eraikia. Isidoro Sibiliakoaren omenez egina, lehen bertan erromatar mausoleo bat eta San Pelaioren omenez egindako monasterio bat zeuden. Behealdean Leongo erregeen panteoia du.

San Isidoro basilika
Kultura ondasuna
20060626-León San Isidoro.jpg
Kokapena
Estatu burujabe Espainia
Autonomia Gaztela eta Leon
ProbintziaLeóngo probintzia
UdalerriaLeón
Koordenatuak 42° 36′ 03″ N, 5° 34′ 15″ W / 42.60075°N,5.5709444°W / 42.60075; -5.5709444Koordenatuak: 42° 36′ 03″ N, 5° 34′ 15″ W / 42.60075°N,5.5709444°W / 42.60075; -5.5709444
Historia eta erabilera
IrekieraX. mendea
Izenaren jatorria Isidoro Sibiliakoa
Elizbarrutia Roman Catholic Diocese of León, Spain (en) Itzuli
Arkitektura
Estiloa arkitektura erromanikoa
Ondarea
BIC RI-51-0000098
Webgune ofiziala

Europako tenplu nabarmenen artean dago estilo honetan, "Kapera Sixtino" erromanikoa izena hartuta.

Erregeen PanteoiaAldatu

Leongo Erresumako garaian, Fernando I.ak ("El Grande") eta Sanchak aginduta eraiki zuten panteoi hau, bertan 11 errege, 12 erregina, 10 infante, 9 konde eta hainbat noble lurperaturik daudela. Basilikaren beheko aldean dago kokatuta. Nabarmentzekoak dira kapitelak, irudikatzen dutenagatik eta estetika ederrarengatik.

Eszena nagusiak artzainen anuntziazioa, Afari Santua, gurutziltzaketa eta San Joanen apokalipsiarenak dira.

Sancha andrearen GanberaAldatu

XI. mendean eginda, erabilera desberdinak eduki zuen areto honek historian zehar. Hormak fresko batzuekin apainduta daude, XVI. mendekoak.

Kalizaren aretoaAldatu

Bertan erakusgai dago agataz egindako kaliza, Fernando I.a erregearen alaba zen Urraca andreak eskainitako harribitxiez osatutakoa. Bertan, inskripzio bat irakur daiteke latinez: "In nomine domini Urraca Ferdinandi" (Jaunaren izenean, Urraca Fernandoren alaba).

Liburutegi pizkundetarraAldatu

Ondare oso zabala aterpetzen du bertako liburutegiak: X. mendetik XVIII.erako 2.000 liburuki inguru, 155 kodize eta 300 inkunable. Halaber, 1.050 liburu bakan daude, XVI eta XVIII. mendeen artean inprimatutakoak.

Ikus, gaineraAldatu

Kanpo estekakAldatu