San Ignazio (Bilbo)

Bilboko auzoa
San Inazio (Bilbo)» orritik birbideratua)

San Ignazio Bilboko auzoa da eta hiriko lehen distrituaren barnean dago (hau da, Deustun). Antzinako Deustuko Goiherrian, Elorrieta eta Ibarrekolanda artean kokatuta. Iparraldean Elorrieta auzo eta Erandioko udalerriarekin eta hegoaldean Deustuko kanal eta Ibarrekolandako auzoarekin egiten du muga. Auzoak, 65,23 hektareako azalera dauka eta 13.675 biztanle.

San Ignazio
 Euskal Herria
San Ignazio auzoa, Zorrotzatik ikusia.
Map
Kokapena
Herrialdea Bizkaia
UdalerriaDeustu
Administrazioa
Posta kodea
Geografia
Koordenatuak43°16′46″N 2°57′42″W / 43.27944°N 2.96167°W / 43.27944; -2.96167
Azalera0,65 km²
Demografia
DentsitateaAdierazpen errorea: puntuazio karaktere ezezaguna "," bizt/km²

Historia aldatu

Auzoa 1950. hamarkada eta gero garatu zen. Aurretik baserri eta ortuek osatzen zuten Larrako dorrearekin batera. Hamarkada hartan bertan Espainiako Etxebizitza ministerioaren bitartez, auzo berria eraiki zen "San Ignacio de Loyola" izenarekin. Auzoa bi zatitan eraiki zen. Lehena 1955rako amaitu zen.

XX. mendeko industria iraultzak milaka etorkin ekarri zituen Bilbora. Horietako askok txaboletan bizitzera behartuta egon ziren, etxebizitza nahikorik ez zegoelako. Hauetariko batzuk San Ignazion dagoen Banderas mendian hartu zuten behin-behineko ostatu.

Txabolismoarekin amaitzeko asmoarekin, 1960 ingurura, pertsona hauentzako auzo berri bat eraiki zen Bilbon bertan, Otxarkoagako auzoa. Banderas mendian eraikitako txabolak 1961ko abuztuaren 29an hasi ziren eraisten.

Garraio publikoa aldatu

Auzoa Bilboko erdigunea eta bestelako auzoekin batzen dituen lau Bilbobus linea daude. Autobusak Lehendakari Agirre etorbidean zehar egiten dute garraioa.

Linea Ibilbidea Maiztasuna (min)
10 Elorrieta - Plaza Biribila 15´
13 Txurdinaga - San Ignazio 15´
18 Zorrotza - San Ignazio 15´
71 Miribilla - San Ignazio 20´

Bizkaibus sarean ere linea bi zeherkatzen dute auzoa: bata Bilbao eta Azkorriren artean eta bestea Bilbao eta Leioako unibertsitatearen artean.

Metroa eta trenbidea aldatu

Bilboko metroaren Tarte Amankomunaren San Ignazioko geltokia, sarbideak Lehendakari Agirre etorbidean eta Levante Plazan kokatzen dira, lau guztira. 1995. urtean Bilboko metroa zabaltzearekin batera EuskoTrenen Plentziako linearen Erandiotik aurrerako tartea metroaren lehen linea bilakatu zen. Horrela Erandio eta Bilboko Deustuko auzoaren arteko tartea bertan behera geratu zen.

Horrekin batera, Orixe kalean zegoen geltoki zaharra. Ondorengo urteetan trenbidea kendu zen eta gaur egun ez da trenbidearen arrastorik geratzen.

Kale garrantzitsuenak aldatu

Ikusteko aldatu

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Bilbo

Larrako dorretxearen zatia Sarriko parkera mugituta.

Kanpo estekak aldatu