San Frantzisko Xabier Eliza (Donostia)

San Frantzisko Xabier eliza (Donostia) 1980an eraikitako eliza da, Donostiako Bidebieta auzoko parrokia. Eraikuntza soila eta minimalista da, bere zorroztasunagatik eta funtzionalismoagatik arreta erakartzen duena. Arkitektura brutalistaren adibidetzat ere hartzen da[1][2].

San Frantzisko Xabier Eliza (Donostia)
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Gipuzkoa
UdalerriaDonostia
Koordenatuak43°19′23″N 1°56′36″W / 43.323°N 1.9434°W / 43.323; -1.9434
Map
Historia eta erabilera
Irekiera1980ko urtarrila
ElizbarrutiaDonostiako elizbarrutia
IzenaFrantzisko Xabier
Arkitektura
EstiloaMinimalismoa
Azalera1.123,45 m
Kontaktua
HelbideaJuan XXIII, 3

Elizbarrutiak lurzorua (1084,32 m²) erosi zion Etxebizitza Ministerioari 723.000 pezetaren truke. Hasierako aurrekontua, 16 milioi pezetatik gorakoa, eraikuntza fasean proposatutako aldaketekin hazi egin zen 39 milioira iritsi arte. Auzokp 1.200 familia baino gehiagoren ekarpenek, apezpikutzarekin batera, kostu osoa estali zuten.

Erreferentziak aldatu

  1. «Noticias de Gipuzkoa 20130112» calameo.com (Noiz kontsultatua: 2020-09-04).
  2. (Gaztelaniaz) Aranjuelo, Alejandro. (2014). Arquitectura religiosa guipuzcoana (1950-2011). .

Kanpo estekak aldatu